euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Igandetik aurrera 'Basque Window' euskal zinema sail berezia izango da ikusgai London Film Festival jaialdian

2012/09/27

"Bertsolari" dokumentaleko irudi bat
"Bertsolari" dokumentaleko irudi bat

PUBLIZITATEA

Londresko hiriburuan London Spanish Film Festival izeneko zinemaldia egingo da bihartik urriaren 10a bitartean. Euskal zinemak sail berezia izango du bertan "Basque Window" edo Euskal Lehioa izenburupean. "Arriya" luzemetraiak abiatuko du sail berezi hau, igandean egingo den emanaldiarekin. Datorren astean "Bertsolari" eta "Emak Bakia Etxea" dokumentalak eta "Extraterrestre" filma izango dira ikusgai, zenbait euskal laburmetraiarekin batera.

Londres, Ingalaterra. Igandetik urriaren 10era bitartean euskal zinema ikusteko aukera izango da Erresuma Batuko hiriburuan, “London Spanish Film Festival” jaialdiaren barruan. Jaialdiak Euskal zinema sail berezia eskainiko du eta “Arriya”, “Bertsolari”, “Emak Bakia Etxea” eta “Extraterrestre” luzemetraien emanaldiak egingo dira Lumiere zinemetan.

Lehen saioa igandean izango da, "Arriya" filmearekin. Pelikula honen aurretik Aritz Morenoren "Bucle" laburmetraia emango da. Urriaren 3an  "Bertsolari" dokumentalaren txanda izango da eta Asier Altuna zuzendaria bertan izango da filmea aurkeztu eta ikusleekin solasteko. Aurretik, Gregorio Muroren "Zeinek gehiago iraun" laburra emango dute.

Urriaren 7an "Emak Bakia Etxea" dokumentala izango da ikusgai eta urriaren 10ean "Extraterrestre" luzemetraia eta Jose Mari Goenagaren "Lagun minak" laburmetraia emango dituzte. “Extraterrestre” pelikularen ostean, ikusleek filmeari buruzko galderak egin ahalko dizkiote Julian Villagran aktoreari.

Etxepare Euskal Institutuak, Euskadiko Filmategiak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eta Kimuak programak babestutako ekimena da “Basque Window” delakoa.

-Informazio gehiago, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia