euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihar larunbata azken epea Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxearen 2019ko egutegiko argazkiak bozkatzeko

2018/10/19

Argazki lehiaketan parte hartzen ari den argazki bat
Argazki lehiaketan parte hartzen ari den argazki bat

PUBLIZITATEA

Sao Paulo, Brasil. Zenbait ekimen bultzatzen ari da Brasilgo Eusko Alkartasuna Euskal Etxea datorren urtean beteko den bere 60. urteurrena behar bezala ospatzeko. Ekimen horietako bat Euskal Etxearen 60. urteurreneko egutegia kaleratzea izango da, hamabi hilabeteetako bakoitza elkartearen historiari dagokion argazki esanguratsu batekin hornitzea delarik helburua. Argazkiok hautatzeko, lehiaketa antolatu zuen elkarteak eta baita bozketa bat ere.

Argazkilariek bidalitako materiala ikusita publikoak bozkatzeko fasean gaude, beraz: fase honetan lankide izan nahi dutenek beren gustuko materiala hautatu eta euren proposamen edo bozka bidali behar diote Eusko Alkartasunari.

Argazkiak Euskal Etxearen giza sareetan daude ikusgai eta botoa eman nahi duenak bere hautua euskal etxera bidali dezake (centrobasco.ea.sp@gmail.com  helbidera edo sare sozialen bidez), argazkiaren izena eta egilearen izena adieraziz. Parte hartzeko epea bihar bukatuko da.

Sao Pauloko Eusko Alkartasunaren orrialdea eta lekuak gizarte sareetan hauexek dira: site, facebook, twitter.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia