euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihar inauguratuko da Santiagon, Txileko Unibertsitate Katolikoan, Euskal Zinearen VI. Erakustaldia

2008/08/20

VI. Euskal Zine Erakustaldi honen afixa edo kartela
VI. Euskal Zine Erakustaldi honen afixa edo kartela

PUBLIZITATEA

Euskadiren Txileko Ordezkaritzak Txileko Aitasantu-Unibertsitate Katolikoaren batera antolatutako jarduera hau bere seigarren ediziora iritsi da aurten. Ekitaldiak bihar abuztuko 21etik irailaren 3ra garatuko dira. Inaugurazio ekitaldia Raul de la Fuente zuzendari iruinsemearen 'Nomadak TX' filmak protagonizatuko du eta Unibertsitateko Zabalkunde Zentroan egingo da, arratsaldeko zazpietatik aurrera, Mikel Arregi Euskadiko Filmategiko zuzendaria bertan dela, Unibertsitateko, Euskadiko Ordezkaritzako eta euskal komunitateko agintarien presentziaz. Koktela zerbitzatuko da ondoren. Inauguraziorako sarrerak Euskadiko Ordezkaritzan jaso daitezke.

Santiago, Txile. Aurten egin den izenburu hautaketak azken hogei urteotako lanak biltzen ditu. Horietako bi 'zine fantastikoa'ren baitan kokatzen ditu programak, hala aipatzen baititu Eloy de la Iglesiaren "Otra vuelta de tuerca" eta Jose Angel Rebolledoren "Betirako sua". Horrekin batera, Alberto J. Gorritiberearen "Eutsi!" aipatzen du, 'Frantziako Tour-era bidaian doan bikote bati buruzkoa'; eta Raul de la Fuenteren 'Nomadak TX', bihar Erakustaldi zabalduko duen filma. Egitarauak emanaldi nagusi bat izango du Santiagon, abuztuaren 21etik irailaren 3a bitartean; eta ondoren bigarren bat Valdivian, hiri horretako Txileko Unibertsitate Australarekin elkarlanean, irailaren 8tik 11ra.

Xeheagotuta triptiko honetan ikus daiteke programa, film bakoitzari dagozkion datu eta jakingarriekin.

Txileko Unibertsitate Katolikoaren webgunearen baitan, hemen topa daitezke VI. Erakustaldi honen bestelako ezaugarriak.

Lotura interesgarriak

Txileko Santiagoko Euzko Etxea
www.euzkoetxeachile.cl

Valparaisoko (Bostgarren Erregioko) Eusko Etxea
www.euskoetxea.cl

Txileko Euskal Enpresarien Elkartea
www.empresariosvascos.cl



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia