euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihar hasiko da Euskal Koreografoen Berlingo 2. Jaialdia: dantza, poesia eta dokumentalak

2011/12/08

Berlingo Euskal Koreografoen 2. Jaialdiaren afitxa
Berlingo Euskal Koreografoen 2. Jaialdiaren afitxa

PUBLIZITATEA

Dena prest da Berlinen bihar hasiko den Euskal Koreografoen 2. Jaialdirako. Asteburuan zehar Euskal Herriko dantzari eta dantza konpainien azken proposamenak izango dira ikusgai Alemaniako hiriburuan; baina jaialdia hori baino gehiago izango da: poesia ere izango da, Itxaro Borda eta Edorta Jimenezekin; eta zinemak ere bere tartea izango du, 'Apaizak obeto' eta 'Modernist Basque surfing' dokumentalen emanaldiarekin. Mikel Aristegui dantzari donostiarra da jaialdiaren antolatzaileetako bat eta Berlingo Euskal Etxeak ere laguntzen du ekitaldia.

Berlin, Alemania. Buru-belarri dabil egunotan Berlingo Euskal Etxea Euskal Koreografoen 2. Jaialdiari azken ukituak ematen. Elkartea laguntzailea da Mikel Aristegui dantzariak eta Art & Proyect taldeak antolatu duten dantza erakustaldian, eta bazkide asko ari dira antolakuntzan lanean. Atzo, jaialdia aurkeztu zuten Berlingo komunikabideen aurrean, Instituto Cervantesen egoitzan egin zen ekitaldian. Bertan izan zen ere Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Aizpea Goenaga.

Bihar hasi eta igandea bitartean, Euskal Herriko dantza munduan sortu diren proposamen interesgarrienetako batzuk ekarriko ditu jaialdiak Alemaniara. Dantza trazionaletik hasi eta dantza garaikideraino bidaia egin ahal izango dute bertaratzen direnek; aldi berean beste arte eta diziplina batzuekin hartu-emanean gainera: poesia, bertsolaritza, literatura eta dokumentalak... horiek guztiek dute lekua eta zeresana jaialdi honetan.

PROGRAMA

Bihar, Abenduak 9

-14:00-17:00: Fandango & Arin Arin lantegia, Eneko Gil Alberdirekin eta Nerea Vesgarekin. Lekua:  Uferstudios, Studio 4.

-19:00: 'Baleen Berbaroa' liburuaren aurkezpena, Edorta Jimenez egilearekin eta Idoia Zabaleta dantzariaren eta Laurentx Etxemendi musikariaren emanaldiarekin. Studio 4.

-20:00: Dantza: 'Batteleku batean', Mikel Aristeguirena, Silvana Suarez Cedeño eta Eneko Gil Alberdirekin; eta 'Carni di prima qualità', Natxo Montero eta Patricia Fuentes. Studio 4.

-21:30: 'Apaizac obeto' dokumentalaren emanaldia (Jon Maiak zuzendua). Studio 1.

Etzi, Abenduak 10,

-14:00-17:00: dantza garaikide lantegia, Natxo Monterorekin. Studio 4.

-19:00: Literatura. Itxaro Bordaren poesia irakurketa, Noemí Viana eta Laurentx Etxemendiren dantza ikuskizunarekin. Studio 4.

-20:00: Dantza: 'Fisura n°3', Idoia Zabaletarena, eta 'Lilas', Natalia Mongerena. Studio 1.

Etzidamu, Abenduak 11

-19:00: alderatzea/inprobisazioa: 'Bertsolari-Dantzalari', Miren Artetxerekin eta Jon Maiarekin. Studio 4.

-20:00: Dantza: 'Gorpitz 1', Elirale konpainia eta Pantxika Telleria; 'Pi20', Noemi Viana; eta "Wie eine grosse Familie', Mikel Aristeguirena (4 dantzari, 10 gazte eta 3 musikari). Studio 1

-21:30: 'Modern Basque Surfing' dokumentalaren emanaldia (Iker Treviño eta Xabier Zirikiainek zuzendua). Studio 1.

-Jaialdiaren itxiera festa

-Jaialdiari buruzko informazio gehiago, bere blogean eta Facebook-en
-Jaialdia d
iruz laguntzeko, jo hona



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia