euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihar abiatuko da Lazkaoko Maizpide barnetegian Gaztemundu 2012, euskararen irakaskuntza ardatz

2012/09/03

2011ko Gaztemunduko ikasleek EuskalKultura.com-eko irakurleak agurtzeko tartea egin zuten (argazkia EuskalKultura.com)
2011ko Gaztemunduko ikasleek EuskalKultura.com-eko irakurleak agurtzeko tartea egin zuten (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Gaur bertan heldu dira Euskal Herrira aurtengo Gaztemundu programan parte hartuko duten Diasporako 16 lagunak eta bihartik aurrera euskararen irakaskuntzari buruzko ikastaroa egingo dute Lazkaoko Maizpide barnetegian. Parte-hartzaileak euskara irakasle dira Argentinako, Estatu Batuetako, Kolonbiako eta Uruguaiko euskal etxeetan eta ikastaro honen bidez jardun horretan aritzeko metodologian sakonduko dute, irailaren 14a arte. Horrez gain, aurtengo edizioak bigarren atal bat ere izango du: euskara hobetzeko barnetegia, irailaren 27a arte.

Lazkao, Gipuzkoa. Lazkaoko Maizpide barnetegian Diasporako 16 lagun biziko dira hil honetan, Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen Gaztemundu trebakuntza programaren barruan. Gazte hauek euskara eskolak ematen dituzte hainbat euskal etxeetan eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen programa honi esker lan horretan aritzeko metodologian sakontzeko aukera izango dute.

Ikastaroak bi atal izango ditu. Lehengoa, bihartik hasi eta irailaren 14a arte, metodologiari buruzkoa izango da. Bertan unitate didaktikoak, interneteko baliabideak, sare sozialak eta Moodle plataforma urrutiko irakaskuntzan nola erabili... bezalako gaiak jorratuko dituzte. Bigarrren atalean Gaztemundukoek euskara hobetzeko barnetegia egingo dute Maizpiden, irailaren 17tik 27ra.

Ikastaroko irakasleak honakoak izango dira: Kinku Zinkunegi (HABEko teknikaria eta Euskara Munduan programaren koordinatzailea), Jon Urdangarin (Maizpideko irakaslea), Mikel Dorronsoro (Moodle plataforma), Esther Isasi (sare sozialak) eta Dani Oiarbide (urrutiko ikastaroak).

Parte-hartzaile zerrenda:

URUGUAI

-Azarola, Mª Gabriela: Euskal Erria EEa, Montevideo
-Zabalza Rabuffetti, Martin: Sebastian Euskal Erria EEa, Montevideo

KOLONBIA

-Bilbao, Asier: Bogotáko Euskal Etxea, Kolonbia

ARGENTINA

-Conti, Alejo: Zazpirak-Bat, Rosario, Santa Fe
-Etchegaray, Delia Beatri: Beti Aurrera Aberri Etxea, Viedma, Rio Negro
-Etchegaray, Elisabet Diana: Gure Txokoa, Azul, Buenos Aires
-Inda, Marcela: Euskaltzaleak, Buenos Aires
-Irastorza, Manuel: Bahia Blancako Unión Vasca, Buenos Aires
-Itcea, Alicia Baldomera: Eusko Aterpea, General Rodriguez, Buenos Aires
-Mendia, Maria Gabriela: F.E.V.A., Buenos Aires
-Otegui, Sabrina: Euskaltzaleak, Buenos Aires
-Poumé, María Beatriz: Gure Etxea, Tandil, Buenos Aires
-Rodríguez, María del Carmen: Denak Bat, Arrecifes, Buenos Aires

ESTATU BATUAK

-Franzoia, Ann Terese: Elko Euzkaldunak Club
-Ochoa Garay, Jorge: Rhode Island Basque Club



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia