euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihar, abenduaren 17an, bukatuko da 2011ko Udako Euskal Unibertsitatean izena emateko epea

2010/12/16

2009ko Udako Euskal Uniberstitateko ikasleak
2009ko Udako Euskal Uniberstitateko ikasleak

PUBLIZITATEA

Hirugarren urtez jarraian, Srgentinako Udako Euskal Unibertsitateak bere ateak irekiko dizkio euskal kulturan murgildu nahi duten lagun guztiei. Aurtengo ikastaroa otsailaren 1etik 11ra luzatuko da eta aurreko edizioetan bezala Euskal Echea Institutuko hiriburuko instalazioetan burutuko da. Eskolak emateko ardura gai bakoitzeko aditu batek izango du eta gaiek euskaldunen herriko hainbat arlorekin zerikusia izango dute. 2011ko edizioan parte hartzeko izena eman behar da Euskal Echea Institutuko egoitzan, Sarandi kaleko 735 zenbakian, 10etatik 12etara edo 14etatik 16etara.

Buenos Aires, Argentina. Bi zatitan egongo da banatuta aurten Udako Euskal Unibertsitatearen programa. Alde batetik partaideek 'Euskal Herria ezagutzeko oinarrizko ikastaroa' egin ahal izango dute; beste aldetik, oinarrizko ikastaroa osatzen duen beste kurtso bat egongo da: 'Euskaldunen ibilbidea eta kultura'.

Ikastaroak gainditzeko gutxienez %90ko asistentzia --astelehenetik larunbatera arte, goizez eta arratsaldez-- eta eskolak bukatuta norberak aukeratutako gai bati buruzko idazlan bat egitea eskatzen da. Baldintza hauek betetzen dituztenek Udako Euskal Unibertsitateak emandako diplomak jasoko dituzte.

Ekintza berrien artean, aurten bi eguneko 'Kazetarientzako programa berezia' eskainiko da. Gainera, proposamen akademikoetatik kanpo, Llavallol-en dagoen Euskal Echea-ra txango bat egingo da otsailaren 5ean. Han instalazioak eta zaharren egoitza bisitatuko dira eta “Herri Kirolei” buruzko hautazko klaseak emango dira. Ikastaroaren amaiera otsailaren 11an izango da eta parte hartzaile guztiak hitzaldi eta kontzertu batera egongo dira gonbidatuta.

Udako unibertsitateko kurtsoetan izena emateko epea bihar bukatuko da. Inskripzioa goizeko 10etatik 12etara eta arratsaldeko ordu 2etatik 4etara egin daiteke, Sarandi kalean 735 zenbakian. Ikasle bakoitzak 100 peso ordaindu beharko ditu eta onarpenak mailaren bidez jasoko dituzte. Informazio gehiago eskuratzeko deitu Euskal Echeako telefonora: 4308 5401/3, edo idatzi  helbide honetara: infouvv@euskalechea.org.ar.

Lotura interesgarriak

Euskal Echea Institutua
www.euskalechea.org.ar

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia