euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bigarren Mendeurreneko Euskal Astea: euskaldun guztiok protagonista jairik handienean (VIII)

2010/11/17

Euskal Asteko dantzari guztiak partaide, Patricio Peralta Ramos Itsas Boulevarrean gauzatu zen igandeko dantzaldia (argazki eta bideoak EuskalKultura.com)
Euskal Asteko dantzari guztiak partaide, Patricio Peralta Ramos Itsas Boulevarrean gauzatu zen igandeko dantzaldia (argazki eta bideoak EuskalKultura.com)
Lan handia egin zuten Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko kideek aurtengo euskal astea antolatzen. Hilabetetako lana, jende askoren ahalegina. Baina esfortzu horren emaitzak begi bistan geratu ziren azaroaren 5etik 7ra. Kostaldeko hirira bertaratu ziren mila bat pertsonen Euskal Herriarekiko sentimendu eta engaiamendua sendotu egin ziren ekintza, ikuskizun, hitzaldi eta lagunen arteko elkarretaratze bakoitzean. Mar del Platako Euskal Astea bukatu igande arratsaldean bukatu zen; euskaldunen jaia, ez. Jarraitzen du egunero, urtean zehar, Euskal Herriaren alde lanean ari diren euskal etxe eta elkarte guztietan.

PUBLIZITATEA

Mar del Plata, Argentina. Ohiko mezarekin hasi zen Euskal Asteko azken eguna. Hitzordua Pedro eta Zezilia Santuen Katedralean izan zen, goizeko 11etan. Elizkizuna bukatuta, euskal etxeetako talde guztiek dantza ikuskizuna eskaini zuten Patricio Peralta Ramos Itsas Boulevarrean. Baina dantzan hasi bezain laster itsasoko haizeak amarru gaiztoa egin zion bildutako jendeari. Hala ere, euriak ez zituen neska-mutilak kikildu eta nahiz eta barra-barra bota, dantzariek jarraitu zuten, gero eta gogo handiagoarekin, gainera.

Saria izango zuten gero partaide guztiek: NH Gran Hotel Provincial-eko Ameriketako Aretoan prest zegoen bazkaria. Mila bat gonbidatu bildu ziren bazkarira, tartean Jaurlaritzako Julian Celaya Kanpoan dauden Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria, Elvira Kortajarena Argentinako Euskadiko ordezkaria eta Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria. Arratsaldeko bostetan, euskal etxeetako ordezkaritzak despeditzen hasi ziren, etxerako bideari ekin behar baitzioten. “Agur eta hurrengora arte” esaten zioten asteburu osoa elkarrekin pasatutako lagunek. Eta datorren urteko euskal asteak badu izena dagoeneko: Necochea 2011.

Mar del Platako Euskal Astea 2010 81

[Itsasoa lekuko, ehunka mutilek “San Migel” dantzatu zuten]

[Euria barra barra ari zuen arren, dantzariek ez zioten dantzatzeari utzi]

[Baina ez ziren dantzariak pozez beteta zeuden bakarrak. Agintariek bat egin zuten dantzariekin “Fandangoa” dantzatzeko. Bideo honetan Aizpea Goenaga, Jose Martin Azarloza eta Ricardo Basterra]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 82

[Mila bat lagun bildu ziren NH Gran Hotel Provincial-eko Ameriketako Aretoan, azken agurreko bazkarian parte hartzeko]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 83

[Julian Celaya, Elvira Kortajarena, Aizpea Goenaga, Jose Martin Azarloza eta Ricardo Basterra]

Mar del Platako Euskal Astea 2010 84

[Bazkariaren testu-inguruan Euskal Asteko lehiaketetako sariak banatu ziren: Euskal Asteko logo, Euskara lehiaketa, Argentinan Euskaraz-en 20 urteen logo, eta Afixe, txikien postale eta Euskararen aldeko spoten sari banaketa burutu zen. Irudi honetan, Mar del Platako txikiak beren saria jasotzen]

[Bigarren Mendeurreneko Euskal Astean Euskal Herriko ikurrak gailendu ziren ekintza guztietan. Baina Argentinakoak ez ziren batere atzean geratu. Momentu hunkigarria bizi izan zen bazkarian gonbidatu guztiek, koloniaren garaiko independentzia lortzeko borroka gai duen “Marcha de San Lorenzo” abestu zutenean]

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia