euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bide Ertzean taldeak 'Don Inorrez' azken lana aurkeztuko du bihar Londresko Euskal Etxean

2011/01/21

Bide Ertzean taldearen azken lana, 'Don Inorrez'
Bide Ertzean taldearen azken lana, 'Don Inorrez'
Bide Ertzean talde tolosarra Londresen izango da bihar, London Basque Society elkarteak gonbidatuta, bere azken lana aurkezteko. 'Don Inorrez' du izena diskoak eta bertan Imanol Ubeda taldeko kantari eta gitarjolearen abestiekin batera Jose Luis Otamendi, Mikel Ibarguren eta Juanra Madariaga poeten testuak musikatu ditu taldeak. Ubeda anaiek (Imanol eta Joni), Karlos Aranzegik, Fran Iturbek eta Joserra Senperenak osatzen dute taldea.

PUBLIZITATEA

Londres, Ingalaterra. London Basque Society elkarteak antolatuta, Bide Ertzean taldeak bere pop euskalduna aurkeztuko du Londresen. Kontzertua bihar bertan izango da, Londreseko Euskal Etxearen egoitza den Oxford Houseko The Chapel (Kapera) aretoan. Taldeak 2010ean plazaratu zuen 'Don Inorrez' laneko kantuak eskainiko ditu kontzertuan, bere ibilbide luzeko hainbat kantu klasikoekin batera.

Bide Ertzean 1998an sortu zen eta zortzi disko argitaratu dituzte jada. Pop musika jorratzen dute, euskaraz, kanta intimo eta biluziekin. Hasieran taldea Imanol Ubedak (ahotsa, gitarra), Joni Ubedak (baxua) eta Karlos Aranzegik (bateria) osatzen bazuten ere, azken lan honetan Fran Iturbe (gitarra) eta Joserra Senperena (teklatuak eta akordeoia) bildu zaizkie. 'Don Inorrez' diskoak Jose Luis Otamendiren argitaratu gabeko  poema batetik hartzen du izenburua. Diskoan kantu akustikoak dira nagusi, country-pop, soul eta folk kutsuekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia