euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bi Michelin izardun Andoni Luis Aduriz euskal sukaldariak erakustaldia eskainiko du datorren astean Beverly Hillsen

2017/07/14

Andoni Luis Aduriz sukaldaria (arg. FineDiningLovers.com)
Andoni Luis Aduriz sukaldaria (arg. FineDiningLovers.com)

Inguruan bizi bazara edo bertatik ibili behar baduzu, gogoan hartu bere datak Uztailaren 18tik 21ra izango direla (asteartetik ostiralera). Ez pentsa, ordea, berea euskal sukaldaritza tradizionala denik; berritzailea da eta Kaliforniara egingo duen bidaia labur honetan bereziki eskaini behar duena, Donostiako bere leku berrian, Topa Sukalderian, eskaintzen duen euskal-latinamerikar ildoa da: bere euskal oinarriari Hego Ameriketan zehar eginiko bisita eta ikastaldiak gehitzearen ondorio den fusioa. Interesa baduzu, berehala egin erreserba, bestela lekurik gabe geratzeko arrisku handia baituzu.

PUBLIZITATEA

Beverly Hills, Kalifornia, AEB. Errenteriako Mugaritz jatetxe laudatuko buru den Andoni Luis Adurizek egonaldi laburra egingo du Losangelesaldean, eta The Bazaar-en arituko da erakusle, José Andrés sukaldari espainiar famatuari lotutako lekuan. Ez pentsa, ordea, Adurizek euskal sukaldaritza tradizionala eskainiko duenik. Eraginak eta modu, eskolak eta produktuak nahasi eta osatuz, Donostiako bere euskal-latinamerikar jatetxe Topa Sukalderian (Topa: Euskaraz, gaztelaniaz eta guaraniz, esangura bera du, topatu) segitzen dituen bideak ekarriko ditu.  Aurkeztuko duen menuko parte izango dira, esaterako, "Tacotalos de Idiazabal y jamón ibérico", "Tiradito de anchoa fresca marinada" edo "Profiteroles de mole madre".

Gogoratu, bere jatetxe nagusian garatzen duen sukaldaritzagatik, Aduriz munduko sukaldari nabarmenen eta eragingarrienen artean kokatzen dutela sukaldaritza arloko nazioarteko medio garrantzitsuek. Berrikuntza urratsa berriei lotua, munduko hamar sukaldari onenen zerrendan kokatua du Londresko Restaurant aldizkariaren ranking-ak. Basque Culinari Center-ko patroietako bat da. Hona berari buruz Wikipediak dioena.

Beverly Hills aldean The Bazaar-en (465 S. La Cienega Boulevard, Los Angeles, CA) arituko da lau egunez uztailaren 18tik 21ra.

Erreserbak hemen egin daitezke.

Adurizen klase bat Mexikon, Mugaritzen filosofia ere aurkeztuz hainbat plateretan

Mugaritz jatetxearen aurkezpena



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia