euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bi gauko egonaldia irabazi nahi Donostiako Heredad de Unanue Hotelean? Eman izena EuskalKulturaren zozketan

2019/02/21

Heredad de Unanue Hotelaren sarrera, Errotazar Bidea 142 helbidean, Donostia 20018
Heredad de Unanue Hotelaren sarrera, Errotazar Bidea 142 helbidean, Donostia 20018

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. EuskalKultura.com-ek eta Donostiako Heredad de Unanue Hotelak bi gauko egonaldi bat oparituko dute zozketa honetan parte hartzen dutenen artean, bi pertsonarentzako gela bikoitzean, gosaria barne, horretarako egin behar den gauza bakarra email bat bidaltzea dela, martxoaren lehenaren aurretik. Gogoratu Heredad de Unanue Hotela Donostian dagoela, jatorria 15-16. mendean duen Unanue-Zar baserriaren eraikin historikoan kokatua eta iazko irailean zabaldu dituela ateak, Diasporari buruzko zabalkunde lana proiektuko parte izanik.

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Zozketagai: sari bakarra da, bi gauko egonaldia bi pertsonarentzat Donostiako Heredad de Unanue Hotelean, gosaria barne, 2019ko urriaren 1etik 2020ko apirilaren 30aren bitartean erabiltzeko, beti ere hotelarekin ados, bere erabilgarritasunaren arabera.

Parte hartzeko email bat behar da bidali info@euskalkultura.com helbidera martxoaren 1a, ostirala, azken eguna izanik (gaueko 23:59ak, Euskal Herriko ordua). Izenburuan "zozketarako" ipini beharko da eta testuan honako informazioa ipini:

-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, kodea, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)

GARRANTZITSUA: Posta helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onartuko da, eta pertsona bakoitzak behin baino ezin izango du parte hartu. Aipatutako datu guztiak agertzen ez dituzten emailek, zozketan sartzeko eskubidea gal dezakete.

Zorte On!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia