euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Beste bi opari proposamen Diasporatik: 'Amerikanuak' CDa eta Elkoko zetazko lepoko lauburuduna

2017/12/27

PUBLIZITATEA

Sasoi honetarako beste bi opari proposamen bidali dizkigute --kasu honetan AEBetatik-- bertako Diasporako lagunek. Lehenengoaz hitz egin izan dugu, CDa bat da, 'Amerikanuak', izen bereko taldearen grabaketa. Jean Flesher euskal-amerikarraren eta bere bandako lagunek grabatu dute aurten eta erosgai dago, etekinak NABOren Aita Tillous haur-fondoarentzat. Bigarrena, Nevadako Elkon urtarril-otsailean egingo den Cowboy Poetry jaialdian salduko da eta zapi bat da, lauburuduna, txuribeltzean zein koloretan.

Reno, AEB. Eguberri sasoi honetarako aproposak izan daitezkeen bi opari hauetako lehena, "Amerikanuak" bandaren izen bereko albuma da. Utah-ko Salt Lake Cityko Jean Flesher euskal-amerikarraren eta bere bandaren aurreneko grabaketa da, eta Estatu Batu Mendebaldeko euskal erromeria eta dantzaldi tradizionaletan dantzatzen diren hogei doinu edo aire biltzen ditu.

Jean Flesherrekin batera ari dira Rene Caballero (bateria eta kongak), John Ehlis (mandolina, gitarra eta banjoa), Jean Pierre Etchechury (bateria), Jean-Jules Flesher (alboka, panderoa, perkusioa eta ahotsa), Pierre Igoa (tronpeta eta ahotsa), Daniel Iribarren (baxua), Christian Iribarren (teklatua eta txirula), Michelle Iturriria (tronpeta, saxoa eta ahotsa), Jean Flesher berarekin batera (akordeona, ahotsa). Soinu inginaria, Robert Iriartborde izan da eta diseinua eta lan grafikoa Pierre Igoari zor zaio.

Hauek dira albumak biltzen dituen aireak:

1. Andre Madalen
2. Nevadarat Joan Nintzan
3. España Cañi
4. Jostari Buru
5. Garaziko Dantzak
6. Xalbadorren Heriotzean
7. Xarmegarria Zira
8. Hey Baby Que Paso
9. Lantzeko Ihotiak
10. Besame Mucho
11. Kinkiri Kunkuru
12. Behin Batean Loiolan
13. Beer Barrel Polka
14. Cuban Pete
15. Urte Batez
16. Basco Eyes
17. Fiestas De San Fermin
18. Zazpi Jauziak
19. Recuerdo Du Pays Basque
20. Agur Jaunak

CDa erosi nahi duenak honako helbideetara jo dezake: Amerikanuak-en webgunera, Facebook-era edo Instagram-era; edo zuzenean email honetan egin dezake enkargua edo nahi duen galdera: jeanflesherconstruction@hotmail.com. Telefonoz, +1 801 712 4927 zenbakira deituz. Euskal Herritik erosi nahi izan ezkero (AEBetatik bidali behar izan gabe), aski du Jean-i idatzi edo deitzea. Ale kopuru bat Donibane Garaziko Maison Cherbacho Inchauspé-n, rue d'Espagne 16 helbidean dago, eta bertan jaso daiteke, garraio gastuak ekidinez.

Zetazko euskal zapia, Elkoko Western Folklife Center-ek egina

Gero eta hurbilago dago urtarril-otsailean euskaldunak, euskal kultura eta euskal bertsolari eta kantariak protagonista berezi izango dituen Elkoko (Nevada) 34. Cowboy Poetry jaialdia. Bertan saltzeko opari gisa egin ditu Elkoko Western Folklife Center erakundeak bufanda lauburudun original batzuk. Momentuko 30 ale dauzkate eruen dendan, oraingoz txuribeltzean, baina urtarril hondarrerako kolore xuri-gorri-berdedunak ere izango dituzte.

Iragarritakoaren arabera, zetazkoak dira %100, eta euren prezioa 85 dolarrekoa da. Lauburu bat daukate erdian eta hainbaten esanetan diseinu polita atera zaie.

Elkora hurbiltzeko aukera ez baduzu, internetez ere mana dezakezu zeurea, Western Folklife Center-ekin kontaktatuz Facebook-ez edo zentroaren webgunean; edo telefonoz, hona deituz: +1 738 7508, ext 4. Komeni da eskerak lehenbailehen egitea, agortzeko arriskua baitago.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia