euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olerkiak euskaraz Fabio Aristimunho brasildarraren 'Poesias de Espanha' bildumaren aurkezpenean

2009/04/17

Estebe Ormazabal eta Paulo Ferraz euskarazko bertsoen errezitaldian (argazkia F.Aristimunho)
Estebe Ormazabal eta Paulo Ferraz euskarazko bertsoen errezitaldian (argazkia F.Aristimunho)
Fabio Aristimunho poeta euskal-brasildarrak artista, idazle eta lagun talde handia bildu zuen Sao Paulon joan den apirilaren 3an 'Poesías de Espanha' bildumaren aurkezpenean. Aristimunho bilduma honen koordinatzailea da eta bertan, lau aletan, euskal, kalatuniar, galiziar eta espainiar poesia biltzen du, hastapenetatik eta 1936ko gudak suposatu zuen etena bitartean. Aurkezpenean lau hizkuntza horietan --eta portugesera itzulita-- irakurri zituzten poesiak. Estebe Ormazabal euskara irakasleak euskal poesien irakurketa egin zuen. Ekitaldian euskal balada zaharrak musika bideoen bidez izan ziren entzungai, adibidez 'Neska ontziratua' edo 'Brodatzen ari intzen' kantu ezaguna.

PUBLIZITATEA

Sao Paulo, Brasil. 'Poesias de Espanha: das origens à Guerra Civil' bildumaren aurkezpen ekitaldia Sao Pauloko Casa das Rosas aretoan egin zen eta bertara bildu zen poeta, idazle, artista, lagun eta kolaboratzaile talde mardulak topaketa bizi eta interesgarriaz gozatu ahal izan zuen. Ekitaldia 1936ko gudak euskal, galiziar, kataluniar eta espainiar poesian izan zuen eraginari buruzko eztabaida batekin hasi zen. Hizlariak Aristimunho bera, Sao Pauloko Euskal Etxeko euskara irakaslea, Estebe Ormazabal, eta Paulo Ferraz eta Miguel Afonso Linhares idazleak izan ziren.

Mahainguruaren ostean poesi irakurraldia egin zen, bost hizkuntzatan: euskera, katalanera, galiziera, gaztelera eta portugesezko itzulpena. Estebe Ormazabalek irakurri zituen euskarazko poemak. Horrez gain entzuleek aintzinako euskal balada eta kantu herrikoi batzuk ere entzun ahal izan zituzten bideo bidez, horien artean 'Neska ontziratua' (edo 'Brodatzen ari nintzen'), 'Maiteak erran zerautan' edo 'Gernikako Arbola' (bideoak ikusteko jo hona). Aurkezpenen ostean entzulegoa afari legea egiteko bildu zen.

Fabio Aristimunho 01

[Ezkerretik eskubira, Paulo Ferraz, Fabio Aristimunho poeta, Estebe Ormazabal, Sao Pauloko Euskal Etxeko kidea eta euskara irakaslea eta Miguel Afonso Linhares 'Poesias de Espanha' bildumaren aurkezpenean egin zuten mahainguruan (argazkia F.Aristimunho)]

Fabio Aristimunho 02

[Ekitaldian euskal kantu tradizionale bideoak izan ziren ikusgai eta entzungai. Iruditan 'Neska Ontziratua' (argazkia F.Aristimunho)]

Ekitaldiarin buruzko informazio gehiago Fabio Aristimunhoren literatur blogean, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia