euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bertan bizi diren euskal gazteen lekukotasuna biltzen du Maite Frailek 'Euskaldunak Londresen' bideoan

2012/05/15

Maite Fraile gazte aretxabaletarra. Londresa joana da bera ere eta, bideo kamera harturik, bertan bizi diren gazte euskaldun multzo bat elkarrizketatu du 'Euskaldunak Londresen' izenburupean.
Maite Fraile gazte aretxabaletarra. Londresa joana da bera ere eta, bideo kamera harturik, bertan bizi diren gazte euskaldun multzo bat elkarrizketatu du 'Euskaldunak Londresen' izenburupean.
Hogeita hiru urteko gazte aretxabaletarra da Maite Fraile eta, beste gazte askok egin ohi duten bezala, Euskal Herria utzi eta kanpora abiatu da, bere kasuan Londresera, menturaz esperientzia berrien bila, beste hizkuntza bat ikasi eta kultura eta giro eta molde berriak ezagutzeko, seguruenik ekonomikoki Euskal Herrian bizi dugun langabezia eta krisi ekonomikoa ere sustatzaile. Maitek bideo bat egin du egun Londresen bizi diren gazte euskaldun batzuk elkarrizketatuta, eta interneten ezarri du.

Londres, Ingalaterra. Elkarrizketak GazteAukeraren blogetan segi daitezke, eta hor dago, esaterako, Maite Fraileri gaztelaniaz egin zioten elkarrizketa idatzian, bera nor den eta zertan ari den Londresen argitzen duena,  London is calling izenburupean.

Hona Maite Frailek egindako bideoaren lehenengo zatia. Lekukotasun emaile agertzen direnak dira: Maite Romero (Eibar-koa), Aida Merino (Aretxabaleta), Naiara Arri (Sopelana), Imanol Arrutia (Artzentales), Olmar Elejaga (Galdakao) eta Mikel Elkoro (Bergara). Elkarrizketatutako beste bat Naiara Arri da, Londresko euskal etxeko, alegia London Basque Society-Euskal Elkarteko bulegaria.

Eta hauxe Maite Fraileren bigarren bideoa, Londresen bizi diren gazte euskaldun hauek agertzen digutela nolatan diren Londresen, zergatik, zein testuinguruan bertaratu ziren eta zer nolako bizimodua daramaten, euren lana, eta abar. Lekukotasunetako azkena, egilearena da, Maite Fraile berarena, bere ikusmolde agertuz baita ere egungo euskal egoeraz eta egoera orokorraz. Hori guztia, hasieran zein amaieran, Londresko hiri paisaia eta plano ugariz hornitua eta osatua.



Komentarioak

  • Erantzuna GazteAukerari

    Ados. Aldatu dugu linka eta orain zuek emandakoa agertzen da. Mila esker.

    EuskalKultura.com, 2012/06/04 12:04

  • elkarrizketa Maiteri

    Maiteri elkarrizketa elebitan egin genion “London is calling”: belaunaldiz-belaunaldi gazteen erreferentzi izenburupean. Gazteaukera blogeko eduki guztiak bi hizkuntzatan daude. http://gazteaukera.blog.euskadi.net/2011/11/%E2%80%9Clondon-is-calling%E2%80%9D-belaunaldiz-belaunaldi-gazteen-erreferentzi/

    gazteaukera, 2012/06/04 08:27

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia