euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zubi Zintzilikatua izan zen XIX. mendeko Manilako sinboloetako bat, euskaldunek eraiki eta ustiatua

2009/07/16

'Zubi Zintzilikatua' (1852) bere motako lehena izan zen Asia osoan. Argazkia Filipiniana.net-en politesia.
'Zubi Zintzilikatua' (1852) bere motako lehena izan zen Asia osoan. Argazkia Filipiniana.net-en politesia.

PUBLIZITATEA

XIX. mendeko azkeneko zatian, Manila gorakada bizi zuen metropolia zen, 'Orienteko perla' ezizena merezi arteraino. Hiriko gobernuak kale berriak galtzaratzen zituen eta zubi berriak eraiki arazten, ekonomia hazkorra laguntzearren. Manilako sinboloetako bat, eta baita Ynchausti y Compañía euskal enpresaren aberastasunarena ere, Zubi Zintzilikatua zen, Matias Menchacatorre arkitekto euskaldunak eraikia eta hasieran Claveria zubia gisa ezagutua, Narciso Claveria Zubia gobernadorearen karietara, nonbait. Manila My Manila liburuan, Nick Joaquin-ek honela aipatzen du zubia 1870 urteetan: "Hiriaren ibaia zeharkatuz... Zubi Zintzilikatu harrigarriak, airean dilindan, ingeniaritzaren eta zientzien garaiaren agurra bailitzan". Aro industrialak adierazpide aurkitu zuen Filipinetan zubi hau, Asia osoan parerik gabea. Artikulua Alejandro R. Roces-ek sinatzen du, jatorriz Philstar.com-en.

Alejandro R. Roces/Manila. Azpiegitura gaietan, Filipinek bi behar nagusi dauzkate: errepide eta zubi hobeak, eta eraikuntza bat, ikusite soilarekin, edonork geure herrialdearen identifika dezakeena. Egitura gutxi batzuk baizik ez daude mundu osoan hiri bati estu lotuta daudenak: Empire State Building, Eiffel Dorrea eta Syneyko Opera Etxea euren artean. Eraikin hauek gainera hiri berrikuntza zein babesaren erakusgarri ere izan dira.

Bilbon, Euskal Herrian, hiriko gobernuak mundu mailan ezagutua den Frank Gehry-k diseinatutako Guggenheim Museoa eraiki zuen. Hura eraikitzeak hiriaren berbizkundea sustatu zuen. Manila, historia aberatsa duen hiria, prest legoke munduko hurrengo hiri berpizkunde eta sustapen istorioa izan dezakeen tokia bilakatzeko, baldin eta hori giteko guraria bagenu.

XIX. mendeko azkeneko zatian, Manila gorakada bizi zuen metropolia zen, 'Orienteko perla' ezizena merezi arteraino. Hiriko gobernuak kale berriak galtzaratzen zituen eta zubi berriak eraiki arazten, ekonomia hazkorra laguntzearren. Manilako sinboloetako bat, eta baita Ynchausti y Compañía euskal enpresaren aberastasunarena ere, Zubi Zintzilikatua zen. Manila My Manila liburuan, Nick Joaquin-ek honela aipatzen du zubia 1870 urteetan: "Hiriaren ibaia zeharkatuz... Zubi Zintzilikatu harrigarriak, airean dilindan, ingeniaritzaren eta zientzien garaiaren agurra bailitzan". Aro industrialak adierazpide aurkitu zuen Filipinetan zubi hau, Asia osoan parerik gabea.

Hasieran, zubiaren izena Claveria Zubia izan zen. Seguruenik honela deitua 1844ko uztailaren 16tik 1849ko abenduaren 26raino Filipinetako gobernadore-nagusia izan zen Narciso Claveria Zaldua gobernadore-nagusiaren karietara. Historian sartzeko egin zuen gauzetako bat, filipinar guztiak espainiar deiturak hartzera behartzea izan zen. Baina zubiaren diseinua bera dela eta (altzairuzko zubia dilindan) gehien erabilia izan den izena Zubi Zintzilikatua izan da. Egitura 1849an eraikitzen hasi eta 1852an amaitu zuen Ynchausti y Cia enpresak (jabe eta buru Jose Joaquin de Ynchausti). Manilako Udalak 90 urteko frankizia eman zion konpainiari berau eraikitzeagatik. Dokumentu estatubatuarren arabera, zubiko bidesariak Ynchausti eta Konpainiak hasieran izan zuen diru iturrien artean zeuden.

Zubiaren inguruko mito arruntenetako batek zubia Alexandre Gustave Eiffelek eraiki zuela dio. Are gehiago, idatzia ere topa daiteke, esaterako Teodoro A. Agoncillo-ren History of the Filipino People liburuan: "Arroceros eta Quiapo-n trafiko arazoak ekiditzearren, Puente Colgante-a (gaur egun Quezon Zubia), Ekialde Urruneko lehenengo suspensioko zubia, eraiki zen. 110 metro luze eta zazpi metro zabalera eta Gustave Eiffelek diseinaturik...". Alde positiboan, ongi definitu zituen kokapena eta neurriak. Gustave Eiffel 1832ko abenduaren 15ean jaio zen.

Ynchausti y Cia-k euskal ingeniari bati, Matias Menchacatorre-ri enkargatu zioten egituraren diseinua. Honek ordurako suspensio zubi gutxi batzuk dizeinatuak zeuzkan Euskal Herrian eta Puente Colgante-a diseinatzeko aukera logikoa zen. Bere kokapenagatik, Ynchausti y Cia-ren biltegiak eta fabrikak lotzen zituen. Zubia, II. Mundu Gerra aurreko Manilako paisaia identifikagarrienetako bat zen eta Asiako altzairuzko lehenengo suspensio zubia izatearen marka zeraman.

Lotura interesgarriak

Ynchausti familiaz
www.vidamaritima.com/2009/03/manila-hemp.html



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia