euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bertako Toki Eder Euskal Etxearen 16. urteurrena ospatu zuten igandean Argentinako Jose C. Paz-en

2012/06/26

Toki Ederko lehendakri Maria Angeles Oñederrak daukamikroa joan den igandean Jose C. Paz-eko euskal elkartearen 16. urteurrena ospatzeko ekitaldian (argazkia Jose C. Paz Kultura Zuzendaritza-Noticias Paceñas)
Toki Ederko lehendakri Maria Angeles Oñederrak daukamikroa joan den igandean Jose C. Paz-eko euskal elkartearen 16. urteurrena ospatzeko ekitaldian (argazkia Jose C. Paz Kultura Zuzendaritza-Noticias Paceñas)
Buenos Aires probintziako Jose C. Paz-en, bertako euskaldunek eta euren lagunek, herriko Udala ere lagun, tokiko euskal elkartea sortu zeneko 16. urteurrena ospatu zuten joan den igandean, ospatu ere herriaren fundatzailearen izena daraman Club Altube delakoan, eta oñatiar haren biloba ere, adinekoa bera, bertan zela, Udaleko Kultura zuzendariarekin eta beste hainbat lagunekin batera. Gipuzkoako Oñatirekin senidetuta dagoen herri honetan eginiko ekitaldiko berri bildu dugu Noticias Paceñas egunkaritik jasota.

PUBLIZITATEA

Jose C. Paz, Argentina. Ongi hornitutako mahai eta bazkari baten inguruan ospatu zuren urteurrena josecepaztarrek, San Jose Langile parrokiako erretore aita Jose Castañonek bedeinkatuta. Ekitaldian euskal etxeko dantzariak aritu ziren eta edertzaile lanetan ibili zen baita ere Martin Sosa kantaria. Euskal Etxeko lehendakari Maria Angeles Oñederrak adierazi zuen segituko dutela elkartasun alorrean Euskal Herritik herrira eta Argentinako beste herri batzuetara datozen laguntza eta doaitzek. Ekitaldian, bestalde, ezin falta talde dantzak eta bazkaria bukatutakoan kantatutako Zorionak Zuri, tarta edo pastiza partekatzen ari zirela kopak eskuetan etorkizunaren alde topa eginez.

Mari del Pilar Uribeondok --euskal etxeko kidea eta bertako euskaldunen historia liburu baten egile denak-- mezua zuzendu zien bildutakoei eta besteak beste gogoratu zuen beste urtebete pasatu dutela "Euskal Etxearen aterpean, kultura bilerak eginez, gaztetxoek dantza ikasle txistu eta danbolinaren erritmoan edo txalaparta eta eskusoinuaren musika lagun airea edukiz betez, elkarteko liburutegia ere laguntzaile, Euskadi aipagai daukaten liburuak, euskal poesiak, idazleak eta euskal kontaketa ederren zabaltzaile".

"Beste urtebete euskara ikasiz norbera hazi eta aberasten. Beste urtebete hitzaldietan entzule eta partaide geure jatorriaz ikasiz, geure kulturaz, bizimodu bereziaz, geure gustu eta familiez".

"Etxe honek, gure Euskal Etxe honek airean darabil geure seme-alaba eta biloben izenen oihartzuna, euren irriak eta geureak. Bozkarioa Argentina maite honetan zubi magiko hau eraiki ahal izan dugulako han eta hemen egon ahal izateko, egiazki senidetuta, eskuak zabalduz hainbat elkarte eta erakunderi, gure ogia partekatzen!".

Bukatuz, "Berriro ere esango dugu geure odolarekin bategiten gaituen esaera... Izan zirelako gara... izan garelako izango dira". "Zorionak Toki Eder... Zorionak Beti".

(Noticias Paceñas egunkaria Jose C. Pazen ematen da argitara)



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia