euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berrogeitik gora artista oholtza gainean Paranako Urrundik elkarteak antolatutako antzoki Ikuskizunean

2016/09/26

Paranako Urrundik Euskal Elkarteak bere Dantzaldia eskaini zuen irailaren 18an
Paranako Urrundik Euskal Elkarteak bere Dantzaldia eskaini zuen irailaren 18an

PUBLIZITATEA

Argentinako Entre Rios probintzia aldean euskal kulturaren erreferentea da Urrundik Euskal Etxea eta hilabete honetan urteroko bere dantza ikuskizun nagusia eskaini dio bertako publikoari. Erakundeko dantza taldeekin batera, tango dantzariek eta folklore abeslariek ere osatu dute gau-programa. Zinez arrakastatsua izan den funtzioak, antzokia betetzeaz gain, zabalkunde handia lortu du paranatarren artean prentsa, irrati eta telebista bidez.

Parana, Argentina. Irailaren 18an izan zen Paranako Euskal Dantza Ikuskizuna, Urrundik elkartearen eskutik, hiriko 3 de Febrero Antzokian. Iluntzeko 8:30etan hasita, Euskal Etxeko dantza talde guztiek hartu zuten parte. Txikiek ‘Orpo Punta’, ‘Makil Dantza’ eta kalejira bat aurkeztu zituzten. Gazte eta helduek, ‘Gipuzkoano’, ‘Baialaos de Villabuena’, ‘Kontradantza’, Azkoitiako Dantza’, ‘Arretxinagako San Migel’, ‘Akelarre’, ‘Amaiako Ezpatadantza’, ‘Uztai Txikiak’, ‘Fandago’ eta ‘Arin Arin’.

Ikuskizunari argentinar ukitu bat emateko, Pablo Medici eta Noelia Bertin bikoteak tango eta milonga dantzatu zituzten. Eta dantzariekin batera, abeslariek ere izan zuten beren tokia emanaldian. Oscar Giles, Fabian Pereira, Elisa Gigena, Macarena Buscema, Natalia Franco, Eugenia Lopez eta Juan Carlos Borrás kantariek Argentinako eta Euskal Herriko kantutegi folklorikoko abesti sorta bat taularatu zuten. Artisten artean, Mirna Donda ere, Buenos Airesko Colon Antzokiko Abesbatzako kide izan zena, izan zen Urrundik-en 2016ko Ikuskizuneko protagonista. Jardunbide handiko abeslariak euskal sehaska kanta bat interpretatu zuen.

Euskal Etxetik Euskalkultura.com-i adierazi diotenez, arrakasta handia izan du aurten ere Dantzaldiak. "Gure aldetik berrogeita hamar bat artista aurkeztu genituen eta oso erantzun ona lortu genuen publikoaren aldetik. Ekintzak oihartzun handia izan zuen hiriko komunikabideetan eta horrek ere poz handia eman digu”, jakinarazi digu Juan Carlos Borras Urrundik-eko lehendakariak.

Emanaldi gehiago irailean zehar

Immigrantearen hilabetean, beste zenbait gonbite izan dituzte Paranako euskal dantzariek Kolektibitateen Ekitaldietan euskal gizataldea ordezkatzeko. Irailaren 11an, Urrundik-eko gazteek San Benito herriko Immigrantearen Jaiaren XII. edizioan dantzatu zuten. Hilaren 4an, berriz, Paranako ospakizunen programa barruan..


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia