euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eman botoa Berri Txarrak taldeari, mundu mailako 'Independent Music Awards'etako publikoaren sarirako

2011/02/25

Independent Music Awards sarien logoa
Independent Music Awards sarien logoa

PUBLIZITATEA

Berri Txarrak taldearen 'Folklore' kantua "Independent Music Awards" (IMA) nazioarteko sarietan finalista izendatua izan da 'Punk Kanturik Onena'-ren kategorian. IMA sariek, musika independentearen alorrean munduan urtero agertzen diren izen eta gertarakari esanguratsuenak saritzen dituzte. Epaimahaiaren erabakia Martxoaren erdialdean jakinaraziko da. Horrekin batera, ordea, sari horietako publikoaren saria ere erabakitzeke dago. Botoa talde euskaldunari eman nahi badiozu, garaiz zabiltza. Bitartean, Lekunberriko hirukoteak aurrera darrai Hego Amerikan eta Kanadan zehar egiten ari den birarekin.

Lekunberri, Nafarroa. Berri Txarrak taldearen 'Folklore' kantua Independent Music Awards mundu mailako sarietarako finalista izendatua izan da, 'Punk Kanturik Onena'ren kategorian. Sariak, antolatzaileek antolatutako epaimahai batek erabakitzen ditu, baina kategoria bakoitzean publikoaren saria ere badago eta, beraz, bere botoa talde euskaldunari eman nahi diona garaiz dago, aski duelarik esteka honetan klik egin eta hortxe botoa ematea. Publikoaren sarietarako bozkatzeko epea uztailaren 11ra arte dago zabalik.

Epaimahaiak erabakitako sarieeo dagokienez, hasierako galbaheen ondotik, kategoria bakoitzean bost finalista baino ez daude, horien artean, 'Punk Kanturik Onena' kategorian, Lekunberriko hirukotea. Independent Music Awards (IMA) sariek, musika independentearen munduan urtero agertzen diren talde eta gertarakari esanguratsuenak saritzen dituzte. Epaimahai 'profesionala' osatzen dutenen artean Tom Waits, Ozzy Osbourne, Suzzane Vega, Pete Wentz, eta abar luze bat aurki daitezke. Epaimahai honen erabakiak martxoaren erdialdean jakinaraziko dira.

Bitartean, Berri Txarrak-ek aurrera darrai Hego Amerikan zehar burutzen ari den birarekin eta datozen egunotan Brasil eta Argentinan izango dira Rise Against taldearekin batera.

-Sarirako izendatuta dagoen Folklore abestia zuzenean
-Berri Txarrak-en webgunea
-Berri Txarraken biraren inguruko xehetasunak
-Publikoaren saria Berri Txarrak-i emateko egin klik hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia