euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berri Txarrak talde nafarrak kontzertu bira hasiko du bihar Coloradon, Kanadan eta Estatu Batuetan

2017/09/04

Berri Txarrak talde lekunberritarra (Nafarroa)
Berri Txarrak talde lekunberritarra (Nafarroa)

PUBLIZITATEA

Colorado estatuko (AEB) Fort Collins-en hirian joko du bihar Berri Txarrak taldeak. Iraileko lehenengo hamabostaldian Kanada eta Estatu Batuetan eskainiko dituzten kontzertuetan lekunberritarrek Montreal-en, Toronton, Washington hirian, Rhode Island-eko Providencen, Bostonen, New Yorken eta New Jerseyn joko dute, horietan hiru bat aldiz Descendents taldea agertokian lagun. Ikus lekuak eta datak zu zeu joateko, edo inguruan bizi den lagunen bati esateko.

Denver, AEB. Bihar astearteko kontzertua (irailaren 5ean), Colorado estatuko Fort Collins herrian izango da, 21:00etan Surfside 7 aretoan. Ondoren, emanaldietako batzuetan kontzertukide izango dituzte DescentsThe Menzingers eta Night Birds.

Kanada / AEB birak honako geltoki eta tenoreak izango ditu:

-Irailaren 7an, osteguna: Montreal, Quebec-en: Metropolis aretoan, 20:00etan (+ Descendents & The Menzingers)
-Irailaren 8an, ostirala: Toronto, Kanadan: Rebel aretoan, 20:00etan (+ Descents & The Menzingers)
-Irailaren 9an, larunbata: Washington DCn: Heaven & Hell aretoan, 20:00etan
-Irailaren 10ean, igandea: Providence, Rhode Island-en: Lupo's Heartbreak Hotel-en, 20:30etan (+ Descendents, Night Birds)
-Irailaren 11ean, astelehena: Boston, MA-en: The Plough & Stars aretoan (Cambridge), 20:00etan
-Irailaren 12an, asteartea: New Yorken (Brooklynen): The Safari Room at El Cortez-en, 19:40etan
-Irailaren 13an, asteazkena, New Jersey, NJn; Asbury Park Brewery-n, 19:00etan

-Taldearen webgunea: http://www.berritxarrak.net
-Sarrerak erosteko: http://www.berritxarrak.net/kontzertuak (kasu batzuetan agortuta daude)
-Facebook: https://www.facebook.com/berritxarrak



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia