euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berri Txarrak talde nafarrak bira hasiko du etzi AEB eta Mexikon, aurten bertan agertokiei agur esan aurretik

2019/05/15

Berri Txarrak-en 2019 maiatzeko AEB eta Mexikoko birako posterra
Berri Txarrak-en 2019 maiatzeko AEB eta Mexikoko birako posterra

PUBLIZITATEA

Lekunberri, Nafarroa. Lekunberriko taldea nazioartean oihartzun polita lortu duen taldea da, eta 1994tik hona daraman 25 urteko ibilbide emankorrari azken agurra emango dion urte honetan gertatuko da, azken agur edo despedida kontzertu-sorta bihurtuta. Denbora honetan mila kontzertutik gora eman dituzte mundu osoan, New Yorken hasi eta Zeelanda Berriraino, tartean Sao Paulo, Managua, Madril, Bejing edo Buenos Aires, konparazio. Gorka Urbizu buru ehundik gora kanturen egile den taldeak honako egitaraua izango du:

-Maiatzaren 17an, Portland, Oregon (AEB), 20:00etan Turn! Turn! Turn! aretoan
-Maiatzaren 18an, Orangevale, Kalifornia (AEB), 20:00etan The Boardwalk aretoan
-Maiatzaren 19an, San Frantzisko, Kalifornia (AEB), 15:00etan, The Knockout aretoan
-Maiatzaren 21ean, Los Angeles, Kalifornia (AEB), 20:00etan, Five Star aretoan (baieztatzeke)
-Maiatzaren 22an, Fullerton, Kalifornia (AEB), 20:00etan, Programme Skate & Sound-en
-Maiatzaren 23an, Spring Valley (AEB), 20:00etan, The Bancroft-en
-Maiatzaren 25ean, Mexiko Hirian, 20:00etan, Caradura-n

(azken orduko aldaketa batzuk egon dira, esate baterako Sacramentoko hitzordua Orangevalera aldatu omend a. Zinez eskatzen dizugu datak, lekuak eta sarrera kontuak baieztatzea, mila esker)

-Sarrerak hemen eros daitezke
-Bira, Berri Txarrak-en webgunean



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia