euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bernardo Atxagaren 'Soinujolearen semea'-k Italiako Grinzane Cavour saria irabazi du Atzerriko Narratiba sailean

2008/01/24

Bernardo Atxaga idazle asteasuarra da 'Soinujolearen semea'-ren egilea (argazkia Atxaga.org)
Bernardo Atxaga idazle asteasuarra da 'Soinujolearen semea'-ren egilea (argazkia Atxaga.org)

PUBLIZITATEA

Grinzane Cavour sarien 27. edizioan Bernardo Atxaga idazle euskaldunaren “Soinujolearen semea” liburua izan da irabazlea Atzerriko Narratibaren arloan. Horrez gain, Atxagak sari honen “Irabazle handia” izateko aukera ere badu. Lehia horretarako beste bi kideak Ingo Schulze alemaniarra eta Ljudmila Ulickaja errusiarra izango dira. Piamonteko eskualdea eta CRT fundazioa dira, beste zenbait erakunde italiarrekin batera, Grinzane Cavour sarien antolatzaileak.
“Soinujolearen semea” Atxagaren zazpigarren nobela da, 2003. urtean Pamiela argitaletxe iruindarrak argitaratua. Urtebete beranduago gaztelerazko bertsioa kaleratu zen eta geroztik ingelesera, katalanera, italierara, frantsesera, errusierara eta alemanera ere itzuli izan dute, besteak beste, "Soinujolearen semea". Obrak oso harrera ona izan zuen hasieratik eta komunikabideetan azaldu diren kritika gehienak aldekoak izan ditu.

Atzerriko Narratiba arloan irabazi du Atxagak Italiako Torino aldean banatzen den Grinzane Cavour sari hau eta orain “Irabazle handia” izateko lehiatuko da. Hogeita zazpi pertsonek osatutako epaimahaiak erabakiko du nor izango den aurtengo garailea: Atxaga, Schulze eta Ulickaja idazleak dira hautagaiak.

Piamonteko eskualdeak eta CRT Fundazioak antolatzen dituzte beste zenbait erakunde italiarrekin batera Grinzane Cavour sariak, izan ere edizio honetan datorren ekainean banatuko direnak izen bereko gazteluan, Langaseko eremuan, Piamonten. Aurtengoa sarien 27. edizioa izango da.


Lotura interesgarriak

Grinzane Cavour
www.grinzane.it

Bernardo Atxagaren webgunea eta bloga
www.atxaga.org

Atxaga AEBetako Euskararen egunean
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko azaroaren 26an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia