euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bernardo Atxaga tarteko, euskal ordezkaritza zabala partaide egingo da Oxforden Iberian Studies XV. mintegia

2012/06/12

Oxfordeko XV. Iberian Studies mintegiaren kartela
Oxfordeko XV. Iberian Studies mintegiaren kartela
Oxfordeko Unibertsitateak Iberiar Ikasketen 15. Mintegia egingo du Datorren asteko asteazkenetik aurrera, ekainaren 20tik 22ra, eta euskarak inoiz baino tarte handiagoa hartuko du bertan. Euskal ordezkaritza mardulak parte hartuko du topaketan: hemezortzi euskal aditu izango dira bertan, besteak beste Bernardo Atxaga, Josu Amezaga, Xabi Paya, Itziar Azpeitia eta Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapenerako zuzendaria, Mari Jose Olaziregi. Euskal gaiak jorratuko dituzte gehienek euren hitzaldietan eta seik, gainera, euskaraz egingo dute berbaldia, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.

PUBLIZITATEA

Oxford, Ingalaterra. Datorren ekainaren 20ean abiatuko da Oxfordeko Unibertsitatean XV Forum for Iberian Studies delako mintegia eta, bertan, Iberiar penintsulan hitz egiten diren beste hizkuntzekin batera, leku zabala izango du euskarak. Are gehiago, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, inoiz baino garrantzia gehiago izango du aurten euskal hizkuntzak mintegian, eta horren seinale hemezortzi euskal adituk parte hartuko dute bertan.

Parte hartzaileen artean izango dira, besteak  beste, Bernardo Atxaga idazlea, Josu Amezaga komunikazio aditua, Xabi Paya (Birmingham-eko Unibertsitateko euskara irakurlea), Itziar Azpeitia edota euskal literaturan aditua den Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskararen Sustapenerako zuzendaria.

Hitzorduan oro har parte hartuko duten idazle, aditu eta ikertzaileetatik, hamaseik euskal gaiak jorratuko dituzte eta horietatik seik euskaraz egingo dute hitzaldia, elkarretaratzeak dagozkion interpretaritza eta itzultzailetza zerbitzuak izango dituela baliatuta. Jardunaldien hasierako hitzaldian, Bernardo Atxagak (Euskadi), Isabel Capeloa Gilek (Portugal), Josep Anton Fernándezek (Catalunya), Jose Manuel Sandek (Galizia) eta Rob Stonek (UK) hartuko dute hitza.

-Egitarauaren inguruko xehetasun gehiago, mintegiaren webgunean: National Identities at the Intersection



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia