euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bernardino Rivadavia Liburutegia, Euskal Baserriei buruzko erakusketaren egoitza Bahia Blancan

2010/10/25

Bernardino Rivadavia Udal Liburutegiko sarrera eta galeriak
Bernardino Rivadavia Udal Liburutegiko sarrera eta galeriak

PUBLIZITATEA

2008. urtearen amaieran, Eusko Jaurlaritzak eta Argentinako Euskal Erakundeen Federazioak (FEVA) 'Euskal Herriko Baserriak' argazki erakusketa ekarri zuten Hego Ameriketara Argentinako publikoaren eskueran jartzeko. Bi urte hauetan zehar, euskal etxe askotan egon dira ikusgai euskal argentinarrek hain gustuko dituzten Pirinioetako paisaiei buruzko irudiak. Erakusketa ibiltari honekin jarraituz, joan den urriaren 4etik 16ra Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxeari egokitu zitzaion erakustaldia antolatzea bertako publikoak argazkiez goza dezan.

Bahia Blanca, Argentina. “Urte hasieran Bahia Blancako Bernardino Rivadavia Udal Liburutegiak hemengo artista eta instituzioei erakusketak egiteko deialdia egin zien. Guk,  'Euskal Herriko Baserriak' argazkiena proposatu genuen eta onartu egin zuten”, azaldu dio Union Vasca euskal etxeko Barandiaran Liburutegiaren arduraduna den Nerea Grassik EuskalKultura.com-i. “Eta aukera paregabea izan da Bernardino Rivadavia Udal Liburutegia Hego Ameriketako liburutegirik handienetako bat baita da eta jende ugarik bisitatzen du egunero”.

"Euskal Baserriak" erakusketa Bahia Blancan 2010 01

["Euskal Baserriak" erakusketaren argazkiak Liburutegiko galerietan egon ziren ikusgai]

Bi aste iraun zuen erakusketaren lanak liburutegiko egoitzako hiru gela nagusietan zeunden antolatuta: sarreran, galerietan eta kontsulta-gelan. Urriaren 4an Mikel Irazusta euskal etxeko lehendakariak eta Norma Bisignano liburutegiko zuzendariak hasiera eman zioten ekitaldiari eta urriaren 16era arte baserrien argazkiez gain Euskal Herriko jantzi tradizionalak, zazpi herrialdetako informazioa eta iazko euskal astean Ernesto Ezpeleta “Bihurri” aizkolariak egindako aulkitxoak ikusi ahal izan ziren. 

"Euskal Baserriak" erakusketa Bahia Blancan 2010 02

 [Iazko euskal astean Ernesto Ezpeleta “Bihurri” aizkolariak egindako aulkiek ere osatu zuten erakusketa]

“Poz-pozik gaude jende askorengana heldu garelako. Haien iritziak ere heldu zaizkigu guri”, komentatu du Grassik. “Bisitariek euren usteak idatzi zituzten liburu batean eta esan behar dugu guztiak oso onak direla. Ikusi eta ikasi ere egin zuten Euskal Herriko arkitekturari buruz”, adierazi du harro Barandiaran Liburutegiaren arduradunak.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia