euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere euskal argentinar eskarmentua hizpide izango du gaur Graciana Goicoechandiak Donostiako Unanue Hotelean

2018/12/10

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Bidaia labur-laburra ari da egiten Euskal Herrira Graciana Goicoechandia, izan ere gaur iluntzean Donostiako Heredad de Unanue Diasporaren Hotelean bere eskarmentua agertu eta pertsona gisa eta Diaspora euskaldun gisa eskaintzeko duen lekukotasuna jendaurretzeko. Zortzi urtez Las Flores herri argentinarreko Loretako Euskaldunak Euskal Etxeko lehendakari izana, munduko 50 hezitzaileen artean hautatu zuten orain urte batzuk eta, izan ere, gaur Donostiako Heredad de Unanue Hotelean eskainiko duen hitzaldian bere bizitzako ardatz edo ezaugarri nagusia aletuko ditu: hezitzaile gisa, bere engaiamendu politikoa zinegotzi gisa, bere konpromiso soziala eta bere ekarpen eta sentipen sakonak euskal diasporako kide gisa.

Gogora behar da ekarri Graciana Goicoechandia (Las Flores, Argentina 1967) oso pertsona aktibo eta errekonozitua dela irakasle eta hezitzaile moduan (nazioarteko hainbat sari eta errekonozimenturekin), Bigarren Hezkuntzako eskola bateko zuzendari izana dela, 25 urtetik gorako irakasle-ibilbidea daukala, Buenos Aires-tik berrehun bat kilometrora dagoen Las Flores herriko zinegotzia dela; eta Nafarroatik Argentinara joandako emigranteen ondorengoa izanik, oso euskal sentipen sakonen jabe dela, eta izan ere hala agertzen dela, esaterako, hezitzaileen esparruan munduan zehar parte hartzen duen ekitaldietan, izan Dubain, Kolonbian, Estatu Batuetan, Panaman edo beste hainbat lekutara egiten dituen bidaia eta lekuetan.

Europara --Espainiako Algerirasera-- Iberoamerikar Hezitzaileen Kongresu batera etorri behar zuelarik, EuskalKultura.com-ek eta Donostiako Heredad de Unanue Hotelak erreskatatu egin dute, beste milatik gora kilometro egin eta Euskal Herrira etor zedin. Atzo goizeko ordu txikietan iritsi zen Donostiara, eta Durangoko Azoka eta Lizartzako herriko Goikoetxeaundia baserria bisitatu eta bertakoak agurtu ondoren, gaur Donostian egongo da, hitzaldia eman eta berriz ere goizaldean autobusa hartu eta Madrilera abiatzeko Argentinarako itzulerako bidean.

Gaurko hitzaldia hau, Heredad de Unanue Hotela Diasporaren alorrean irekitzekotan den euskal kultura saioen aurrekari edo hitzordu aitzindaria izango da, aste batzuetan hasiko den 2019an Urte Osoko Kultura Egitaraua sustatuko baitute egoitza pribilegiatu honetan hotelak berak eta EuskalKultura.com-ek, euskal diaspora ardatz eta gai berezi harturik.

Hitzaldia, beraz, gaur 19:30etan izango da, Donostiako Heredad de Unanue Hotelean, Añorga auzoan (Errotazar Bidea 142, 20018 Donostia). Sarrera libre.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia