euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere aurreneko Zuzendaritza Batzordea hautatu du Euskal Australiar Alkarteak, Amaia Urberuaga buru

2018/11/16

Sydneyko Euskal Etxekoen txango bat North Queensland-era, Trebonneko kantxan (arg. EuskalKultura.com artxiboa)
Sydneyko Euskal Etxekoen txango bat North Queensland-era, Trebonneko kantxan (arg. EuskalKultura.com artxiboa)

PUBLIZITATEA

Gernika, Bizkaia. Bere lehenengo bilera egin eta aurreneko Zuzendaritza Batzordea hautatu du gure artean sortu berria den Euskal Australiar Alkarteak. Talde berriko sustatzaileak joan den ostiralean Gernikan bildu eta lehenengo Zuzendaritza hautatu zuten, Amaia Urberuaga australiar euskaldun ezaguna lehendakari. Bildutakoek jarrera eta esperantza onak dauzkate Euskal Herrian Hego Ameriketarako edo AEBetarako emigrazioa bezain ezaguna ez den euskal australiarren emigrazioaren errealitatea atera, ezagutarazi eta ikertzeko, eta merezi duen ezagutza eta errekonozimendu mailara ekartzeko Euskal Herrian.

Lehenengo elkarretaratze deia ere egin dute, datorren asteko iganderako, bazkari batera Gernikak, interesa izan dezaketen guztiei zuzendua (ikus albiste bereizitua).

Euskal Australiar Alkartearen lehenengo Zuzendaritza Batzordea hau da, Gernikan joan den barikuan hautatua:

-Lehendakari: Amaia Urberuaga Badiola
-Lehendakariorde: Teresa Gabiola Bereziartua
-Lehendakariorde: Loren Arkotxa Meabebastarretxea
-Idazkari: Leire Goirigolzarri Etxeandia
-Diruzain: Jugatx Azkue Azkue
-Batzordekide: Esther Korta Gabiola
-Batzordekide: Julian Iantzi Mitxelena
-Batzordekide: Karlos Agirre Fernandez
-Batzordekide: Antonio Onaindia Laka

Euskal Australiar Alkarteari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, aski duzu bere lehendakari Amaia Urberuagarekin kontaktatzea (+34) 688 860 197 telefonoan



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia