euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere 23. urteurrena ospatuz abiatu du Las Floreseko Euskal Etxeak 2019ko Euskal Tabernen zikloa

2019/04/17

Loretako Euskaldunak-en urteurrenean, Federico Inchauspe lehendakariak aurkeztu zituen bideoak
Loretako Euskaldunak-en urteurrenean, Federico Inchauspe lehendakariak aurkeztu zituen bideoak

PUBLIZITATEA

Las Flores, Argentina. Sorreraren eguna urtarrilaren amaieran bada ere, apirilean ospatu ohi du bere urteurrena Las Flores herriko Loretako Euskaldunak Euskal Etxeak, uda ostean, elkartea berriro martxan dagoenean. Hori dela eta 23. urteurren jaia joan den larunbatean izan zen eta jende ugari bildu zen. Federico Inchauspe Etxeko lehendakariaren esanetan, “Lagun dezente elkartu ginen eta lekua, duela urte pare bat inauguratu genuen ‘Paulo Vidaurreta’ aretoa, txikia geratu zitzaigun”.

Afaria animatzeko, bideo instituzional bat eta Korrika 21ri buruzko bideo batzuk proiektatu zituzten antolatzaileek. Aberri Eguna ere ospatu zuten, apirilaren elkarretaratzea aprobetxatuz.

Urteurrena zela eta euskal gizataldearen erreferente diren lagun batzuen agur bereziak jaso zituen Euskal Etxeak; haietako bat Maral taldeko abeslaria den Mariana Dominerena. Bildutakoen artean Graciana Goicoechandia Etxeko lehendakari ohia ere bazegoen. Gogora dezagun Graciana Goicoechandiak hezkuntzari buruzko hitzaldi bat eskaini zuela abenduan Donostiako Heredad de Unanue Hotelean, Euskal Herrian diasporaren lana ezagutarazteko Hotelak antolatutako kultur egitarauan. Urteurrenaren argazki gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia