euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere 18. urteurrena ospatzeko, musika eta dantza emanaldia eskaini zuen Hiru Erreka Euskal Etxeak bertako Euskal Plazan

2017/10/12

Euskal Dantzak Euskal Plazan Hiru Errekaren 18. urteurrenean
Euskal Dantzak Euskal Plazan Hiru Errekaren 18. urteurrenean

Egun osoko programa garatu zuen Tres Arroyoseko Euskal Etxeak bere 18. urtebetetzea ospatzeko, bi zatitan banatuta. Goizean, inauguratu berria den Euskal Enparantza izan zen ekitaldiaren egoitza. Gauean, berriz, Euskal Etxearen egoitzan bildu ziren etxeko kide eta lagunak afaltzeko eta elkartearen zein elkarren alde topa egiteko. Artikulu honetan, ikus testuaren ondoan argazki galeria.

PUBLIZITATEA

Tres Arroyos, Argentina. Urriaren 7an, larunbata, ospatu zuten Hiru Errekako lagunek euren euskal etxearen 18. urteurrena. Goizeko ekitaldia, Euskal Plaza berrian egin zuten eta euskal dantzak eta musikak erakarrita, publiko ugari bildu zuten hainbat euskal ikur –ikurrinak, lauburuak eta Guernica margolanaren erreprodukzio bat ere– apaingarri zituen berdegunean.

Baina ikuskizuna ez ezik, euskal taberna ere prestatu zuten euskal etxekoek bildutakoei harrera polita egiteko. Hiru Errekako sukaldariek txistorra, tortilla eta odolkiak prestatu zituzten jendeak dasta zitzan, eta ardoz beteriko zahato batekin busti zuten.

Gauean, jaiak Euskal Etxeko egoitzan jarraitu zuen, ehun bat gonbidatu lagun. Afarian Hiru Errekako dantzariak berriro ere bilakatu ziren ikuskizuneko protagonista. Adin guztietako neskek euren jantzi tradizionalak eta koreografiak luzitu zituzten. Antolatzaileek animaturik, bildutakoek zozketetan eta euskara praktikatzeko hainbat jolasetan hartu zuten parte. Festa ordu txikiak arte luzatu zen eta elkartearen aldeko topa egite batekin bukatu zen.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia