euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Beka gehiago: Latinoamerikako doktoretza ikasleek EHUn egonaldiak egiteko laguntzen epea hilaren 30ean itxiko da

2008/04/18

Ikasleak UPV-EHUko liburutegi batean
Ikasleak UPV-EHUko liburutegi batean

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko Unibertsitateak bekak eskaintzen ditu UPV-EHUk Latinoamerikako unibertsitateekin edo unibertsitateetan irakasten dituen doktoretzetako ikasleek egonaldiak egin ahal izan ditzaten euskal unibertsitate publiko honetan. Ikasle hauek Euskal Herrira etorri eta euren tesi zuzendariarekin aurrez aurre bildu eta lan egiteko bi egonaldi egin ditzakete. Laguntzen zenbatekoa 900 euro bidaia ordaintzeko eta egonaldiko egun bakoitzeko gehienez 30 euro izango dira. Laguntzak eskatzeko epea hilaren 30ean bukatuko da.
Euskal Herriko Unibertsitateak bekak eskaintzen ditu Latinoamerikako unibertsitateekin edo unibertsitateetan irakasten diren UPV/EHUko doktorego programetan matrikulatutako Latinoamerikako ikasleen mugikortasuna errazteko, gisa honetan tesiaren zuzendarien eta doktoregaien arteko harremana errazteko eta hartara, doktoregaiek doktorego tesia eta haren defentsa errazago amaitu ahal izan dezaten.

Laguntzak ikasle hauek Euskal Herrian egin ahal izango dituzten bi egonaldien gastuak ordaintzeko erabiliko dira. Egonaldi bakoitzak hilabete eta hiru hilabete artean iraun beharko du, eta Ikasketa Aurreratuen Diploma (IAD) eskuratu ostean eta doktorego tesia defendatu aurretik egingo dira. Laguntza hauetarako eskakizunak aurkezteko epea apilaren 30ean bukatuko da.

Nortzuk eska ditzaketen

Laguntza hauek eskatu nahi dituztenek bete behar dituzten baldintzak Latinoamerikako unibertsitateetan irakasten diren UPV/EHUko doktorego programaren batean matrikulatuta egotea eta Ikertzeko Gaitasuna gaindituta izatea izango dira. Eskaerak, eta dagokien dokumentazioa, UPV/EHUko Doktorego Azpibatzordearen buruari igorri behar zaizkio, 'Latinoamerikako Deialdirako' dela adieraziz, helbide honetara:

Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atala
Master eta Doktorego Atala
I. Ikasgelategia
Unibertsitate Campusa
Leioa, Bizkaia

Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako campusetako Erregistro Orokorreko bulegoetan aurkeztu behar dira, hau da, UPV/EHUko 2002ko irailaren 26ko erabakian zerrendatutako bulegoetan. Bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/92 Legeko 38.4. artikuluan adierazitako prozeduren bitartez aurkeztu behar dira.

Deialdiari buruzko informazio osoa, UPV/EHUren webgunean eskuratu daiteke eta aurkeztu beharreko dokumentazio eta inprimakiak, hemen.


Lotura interesgarriak

Deialdiari buruzko informazio osoa
www.ikasketak.ehu.es

UPV-EHUk latinoamerikar ikasleentzat eskaintzen dituen beste bekak
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko apirilaren 17an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia