euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Begoña Durruty eta Marko Armpach marrazkigileak Bruselan; baita Juanjo Olasagarre eta Bernardo Atxaga idazleak ere

2018/09/14

Bruselako Fete de la BD -Strip Feest komikiaren festa asteburu osoan garatuko da hiriburu europarrean, euskal komikia partaide
Bruselako Fete de la BD -Strip Feest komikiaren festa asteburu osoan garatuko da hiriburu europarrean, euskal komikia partaide

PUBLIZITATEA

Brusela, Belgika. Begoña Durruty eta Marko Armpach marrazkigileak euskal komukigintzaren ordezkari izango dira Bruselan gaurtik igandera arte Bruselan garatuko den Fête de la BD - Strip Feest jaialdian. Irailaren 15ean Armpach mahai inguru bateko partaide izango da Luxenburgo, Portugal eta Turkiako egileekin, komikigintzaren egoera norberaren herrialdean hizpide, eta irailaren 16an Durrutyk haurrentzako komiki tailer bat gidatuko du.

Laugarren aldiz ari da euskal kultura ekitaldi honetan EUNIC (European Union National Institutes for Culture) tarteko eta Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiren Europar Batasunaren aurreko Ordezkaritza partaide. Nazioarteko standean, EUNICen standean, jaialdira doazenek Euskal Herriko komiki andana polita topatu ahal izango dute euskaraz zein gaztelaniaz.

Bestalde, Transpoesie europar proiektuaren barruan, Bruselako STIBeko (tranbia, metro eta autobusak) erabiltzaileek 21 poeta europarren lanak ezagutzeko aukera izango dute. Euskararen presentzia Juanjo Olasagarreren olerki baten bidez gauzatuko da. Muntpunten urriaren 4an egongo den olerki irakurketa batean hartuko du parte Juanjo Olasagarrek, adierazi digute Bruselako Euskal Etxetik.

Irailaren 26an, Bernardo Atxaga idazleak, Cervantes Institutuak antolatutako foro batean hartuko du parte.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia