euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Batzordea berrituta, bere azkeneko eta hurrengo ekintzen berri dakarkigu Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak

2017/05/22

Tandilen egin zen Sukaldaritza Tailerra
Tandilen egin zen Sukaldaritza Tailerra

PUBLIZITATEA

Orain arteko kudeaketari oniritzia eman eta jarraipena eskaintzea erabaki zuten tandildarrek euren Euskal Etxearen azkeneko Batzar Nagusian eta ondorioz, hala bozkatuta, Marily Harguindeguyk segituko du lehendakaritzan bi urte gehiago. Euskal Etxean egiten dituzten aktibitateek ere ber gisan jarraituko dute, erritmo bizian gainera. Dantza, euskara, pilota eta sukaldaritza arloetako proposamenez gain, ‘Mujeres en Concierto’ (Emakumeak Kontzertuan) ikuskizunaren agertoki izango da Gure Etxea datozen asteetan. Honekin batera, ostiralean jokatutako Mus Txapelketaren emaitzak jakinarazi dizkigu Gure Etxeak.

Tandil, Argentina. Joan den ostiralean egin zen Tandilgo Euskal Etxean hiri mailako Mus Txapelketa. Irabazleak Carlos Rodriguez eta Hernan Alzueta izan dira eta eurak ordezkatuko dute erakundea ekainean Chacabucon jokatuko den Txapelketa Nazionalean. Gogora dezagun Txapelketa Nazionaletik aterako direla abutu-irailean Nazioarteko Lehiaketan aurkeztuko diren ordezkari argentinarrak.

Musika Jantokian

Joan-etorriko harremana egon ohi da euskal etxe bakoitza eta bere komunitatearen artean. Euskal Etxeek hiriek antolatutako ekitaldietan hartzen dute parte eta ateak irekitzen dizkiete herriek dakartzaten proposamenei. Horixe da Gure Etxea-ren kasua. 2017an, ‘Mujeres en Concierto’ (‘Emakumeak Kontzertuan’) ikuskizuneko errezitalak Euskal Etxean izango baitira eta Etxeko sukaldariak arduratuko baitira publikoari eskainiko zaion menuez. Hitzorduak uztailaren 1ean izango dira, baita abuztuaren 12an eta irailaren 2an, euskal egoitzako Jantokian.

‘Mujeres en Concierto’ ikuskizuna bere hirugarren ediziora iritsi da aurten eta estilo eta jardunbide ezberdineko hamalau artista tandildar bilduko ditu tauletara, abeslari zein musikari.

Apirileko aktibitateak

Afariak, sukaldaritza topaketak eta herriko jaietan janari salmentak oso ohiko proposamenak dira Tandilgo Euskal Etxean. Etxeko sukaldariek oso ondo egiten dute beren lana; baina hobetzeko aukerak ere aprobetxatzen dituzte eta asmo horrekin Sukaldaritza Tailerra egin zuten joan den apirilaren 29an. Aktibitatea Marcos eta Federico Castillon chefen esku egon zen eta hamar bat lagunek hartu zuten parte. Klaseko menua, alberjinia arrautzaztatuak entsaladarekin eta postrea, sagar postrea eta txokolatezko krepeak. Paella egiteko errezeta ere azaldu zuten.

Apirilean ere, baina 26an, Gernikako Bonbardaketa gogoratu zuten Gure Etxea-ko kideek.  Gernikako Arbolaren kimuaren inguruan minutu bateko isilunea egin zuten eta horren ostean lore sorta utzi zuten arbolaren oinarrian.

Zuzendaritza batzorde berria

Maiatzaren 12an egin zuten Urteroko Ohiko Biltzar Nagusia Tandilgo lagunek. Zerrenda hau aukeratu zuten erakundea zuzentzeko:

-Lehendakari: Maria Lidia Harguindeguy
-Lehendakariorde: Esteban Kain

-Idazkari: Beatriz Poume
-Idazkariorde: Jorge Mario Etchegoin
-Agiri-idazkari: Alicia Gardey
-Diruzain: Luciano Casaux
-Diruzainorde: Marcos Castillon

-Batzordekide titularrak: Martin R. Harguindeguy, Carlos Rodriguez, Cecilia Marta Lejarreta, Barbara Azpiriz
-Batzordekide ordezkoak: Santiago Benavidez, Ines Olazabal, Maria Elena Retegui, Facundo Etchegaray

-Kontu Ikuskatzaile Titularrak: Gustavo Etchegaray, Alejandro Lecuona, Mercedes Martin
-Kontu Ikuskatzaile Ordezkoak: Jose Ma. Etchegoin, Miguel Herrera Velez

-Ohorezko epaimahaia: Maria Teresa Rodenas y Mutuberria, Maria Marta Etchegoyen
-Ohorezko epaimahai ordezkoa: Ma. Del Carmen Dindart de Legarreta, Roberto Lejarreta


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia