euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Basque Kitchen by Aitor jatetxea zabaldu du euskal jatorriko Aitor Jeronimo Orive sukaldariak Singapurren

2018/10/15

Euskal jatorriko Aitor Jeronimo Orive sukaldaria Singapurren orain hilabete batzuk egindako irudian
Euskal jatorriko Aitor Jeronimo Orive sukaldaria Singapurren orain hilabete batzuk egindako irudian

PUBLIZITATEA

Singapur Hiria, Singapur. Iggy's jatetxera iritsi zen Singapurrera eta urtebetean Michelin izar bat lortu zion. Orain bere leku propioa zabaldu du hirian, Basque Kitchen by Aitor (Aitorren Euskal Sukaldea). Madrilen eta Australian hazia, besteak beste Mugaritzen, Fat Duck-en eta Neruan trebatutako sukaldaria da Aitor Jeronimo Orive. Hauxe die jatetxe zabaldu berriko webguneak harrera gisa bertara iristen zaizkion bisitariei: "Ongi etorri Basque Kitchen by Aitor-era, Chef Aitorrek bere kultura ondasunaren lagina eskainiko dizuen lekura. Aitorren nortasunaren adierazgarri diren euskal plater berrinterpretatuak topatuko dituzu hemen, ingurumen bero eta abegikorra lagun, ardo espainiarren zinezko aukera batekin".

Bazkari eta afaritarako irekia, jatetxeko kartan euskal plater tradizionalen sukaldariaren bertsioak topa daitezke, Marmitako' edo 'Txuleta', esaterako; hori, ehun sarreratik gora dauzkan Espainiako ardo selekzio bat lagun, modernoenetatik Vega Sicilietaraino.

Basque Kitchen by Aitor Singapur hirian dago, eta honako helbide eta kontaktubideak dauzka:

Basque Kitchen by Aitor
97 Amoy St,
Singapore, 069917
Tel: +65 6224 2232
Emaila: info@basquekitchenbyaitor.com

-Artikulu bat ingelesez jatetxeari buruz, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia