euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Basque Global Network", Jaurlaritzak kanpoan dabiltzan euskaldunen bilgarri ipini duen tresna baliosa

2016/11/22

Basque Global Network-en azala
Basque Global Network-en azala

PUBLIZITATEA

Munduan dabiltzan euskaldunak biltzea eta elkarrekin aritzeko eta informazioa elkarrekin banatzeko aukera berriak ematea, nazioartean euskal komunitatea eraikitzen eta indartzen lagunduz, asmo horrekin sortu eta abiarazi zuen Eusko Jaurlaritzak joan den udan "Basque Global Network" (Euskal sare globala) tresna berria. Ekimena asmo integratzailez sortu da, eta berdin batzen ditu Diasporako eta euskal komunitateetako kideak zein Euskal Herrikoak izanik epe labur, ertain edo luzerako atzerrian kokatu diren euskal herritarrak zein euskal herritarren lagunak. Egin ezazu aproba eta sartu eta eman izena!

Vitoria-Gasteiz. Helburua argi dago: elkarren berri izatea eta elkarrekin arituz eta informazioa elkarri pasatuz eta sinergiak osatu eta banatuz geure burua indartsuago egitea. Tresna berriak euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa erabiltzen ditu hizkuntza nagusi gisa, nahiz eta beste hizkuntzak erabiltzeari inongo trabarik ipintzen ez dion.

Basque Global Network Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak abiarazi du, honen baitakoa den Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza partaide, eta bi sail edo bulego horietako buru diren Marian Elorza idazkari nagusiak eta Asier Vallejo Itsaso zuzendariak hurrenez hurren iragarri izan dute Euskal Herrian, baina baita ere munduko euskaldunen artean, orain aurkeztu den arte azken urteotan aipatzen joan den ekimena izan baita.


Hona Basque Global Network-en promozio bideoa euskaraz

Helburu bategile eta indar-metatzaile duenez, euskaldunak eta euskal jatorrikoak eta euskaldunen lagunak edo Euskal Herriarekin bateko edo besteko konexioa daukatenek ere berezko lekua daukate proposamenean: helburua elkarri ekarpenak egitea eta elkar aberastea da, munduan edozein lekutan gaudela ere, intersen araberako sareak sortuz.

Momentu honetan, esaterako, taldeak sortuta ditu lankidetzari buruz, kulturaz, enpresaz, arlo instituzionalaz, gastronomiaz, hedabideez, euskarari buruz edo Afrikaz, adibidez, zortziehundik gora partaidez, gai horiei buruzko informazioa, txostenak, argazki eta bideoak eta dokumentuak partekatuz.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia