euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Basque Culinary Center' Mexikon aurkeztu da, bertan lankidetzak bildu eta kolaborazioak moldatzeko

2012/07/11

Basque Culinary Center-en (BCC) aurkezpena Mexiko hiriburuko Biko jatetxe ospetsuan egin zen, bertako Bruno Oteiza eta Mikel Alonso euskal chef-ak anfitrioi
Basque Culinary Center-en (BCC) aurkezpena Mexiko hiriburuko Biko jatetxe ospetsuan egin zen, bertako Bruno Oteiza eta Mikel Alonso euskal chef-ak anfitrioi
Donostian egoitza duen 'Basque Culinary Center' Sukaldaritza Fakultutateko arduradunak Mexikon izan dira eta mexikar hiriburuan aurkeztu dituzte gastronomia alorreko ekimen berritzaile eta innobatzaile honen errealitatea, planak eta asmoak, hain zuzen ere munduan gastronomia alorrean lehen mailako sukaldaritzaren ospea daukan herrialde honetako sukaldaritza eremuko profesional, sukaldari eta adituen aurrean. Izan ere, ekarpen eta lankidetza mexikar zabalagoa nahiko luke BCCek bere baitan eta halaxe esan zuten azteken hiriburuko Biko jatetxe euskaldunean joan den ostiralean egindako ekitaldian Jose Mari Aizega BCCko zuzendariak, jatetxeko Bruno Oteiza eta Mikel Alonso chef euskaldunak anfitrioi egindako aurkezpenean.

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Mexikoko Euskadiko Bulegoak jakin arazi duenez, aurkezpen ekitaldian Mexikoko sukaldaritza alorreko kideen arreta bereganatu zuen eta arrakastatsu garatu zen hiriburuko Biko jatetxe ospetsuan. Basque Culinari Center Mexikon agertzeko ekimen hau BCC bere burua sendotzeko eta kanpora begira bere irudia zabaltzeko egiten ari den ahalegineean kokatzen da, hau guztia urtebete baino iragan ez denean ateak zabaldu zituenetik eta amaitu berria deunean, balantze ezin hobeagoz, bere lehenengo ikasurtea Euskal Herriko gastronomia alorreko hiriburua kontsideratua dagoen Donostia hirian duen egoitzan.

"Hobeto eta sakonago ezagutu nahi dugu gastronomia mexikarra, BCCren barnean presentzia handiagoa izan dezan, eta hemengo chef eta erakundeekin lotura estuagoak ezarri ahal izan ditzagun, etorkizunean lankidetzak garatu ahal izateko", azaldu zuen Aizegak aurkezpen ekitaldian, bere alboan Euskal Herritik etorriak Josean Martinez Alija, Bilboko Guggenheim-eko jatetxeko chefa, eta Ruben Trincado Donostiako Mirador de Ulia jatetxeko sukaldaria zeuzkala. Aizegak azpimarratu zuen sukaldaritza on baten oinarrizko ezaugarri direla benetakotasuna, dedikazioa, pasioa eta pasioarekiko engaiamendua, eta garrantzitsua dela oso sukaldaritzen arteko kultur elkarrizketa.

BCCk, Gastronomia Zientzien Fakultateaz aparte, Ikerketa eta Berrikuntza Zentro berezitua dauka, eta garrantzi handia ematen dio bertan kultura gastronomikoen arteko fusioari. Euskal Herriak, bestalde, bere klima dela-eta, eta zati handi batean leku euritsua eta mende berdeduna denez, eta kostalde historikoki arrantzari dedikatua duelarik, itsasoko mozkinei bereziki begiratzen diena, zaletasun handia garatu du gastronomia kontuetan, lehen gai aldetik eta horiek nola lantzeari dagokionez tradizio aberats batetik abiatu eta azken hamarkadetan bere sukaldaritza-moldeei munduko beste lekuetatik ikasitako modu, teknika eta gaiak bereganaturik gauza izan delarik sukaldaritza moderno eta aldi berean errotua sortzeko, horixe bihurtuz, bestalde, turismo alorrean ere bere xarma eta erakargarritasun nagusietako bat.

Ondorioz, euskal gastronomia gaur egun munduan egiten direnen elitean dago eta bere sukaldariak nazioartean ospea dutenen artean kokatzen dira. Euskal Herriak panorama polita du Michelin gidako izarrei dagokienez eta, izan ere, Donostiak harro azaltzen du mundu mailan Michelin izar gehien dituen hiria dela biztanleko, Parisen edo bestelako hiri handien aurretik. Euskal sukaldaritza presentzia nabarmenda dauka baita ere Mexikon, ongi kokatuak ertako goi mailako jatetxe prestigiotsuenen artean, hala nola Biko bera, Puerto de Getaria, DO, Alaia, Guria, el Jaleo eta beste.

Aurkezpenean gogoratu zen, ber denoran Euskal Herria garrantzia ari dela iarabazten bere egokitasunagatik, ez gastronomiari dagokionez soilik, negozioetarako ere baizik, eta azpiegitura prestatua duela biltzarrak, kongresuak eta elkarretaratze txiki eta handiak abegikor antolatzeko, milaka asko kongresista biltzen dituztenen kasuan ere.

Horrekin batera, kultura eskaintza zabala aurkez dezake, nazioarteko ihartzuna duten Donostiako Zinemaldia edota bere jazzaldi prestigiotsuak konparazio, eta bisitariei eskaintza ugari ematen dizkiola baita ere abenturazko kiroletan, surf-ean, mendi txirrindularitzan edota senderismoan eta hegazkien behatzean ere, esate baterako.Basque Culinary Center-ek 2011eko maiatzean zabaldu zituen ateak eta geroztik 22 ikastaro eman dizkio 322 pertsonari, eskolak euskaraz, ingelesez eta gazteleraz emanik. Zentroa munduan gutxi dauden gastronomia unibertsitatea fakultateetako bat da, bakarra Espainiako estatuari dagokionez. Ikastetxeak gastronomia ikastaro praktikoak eskaintzen ditu eta bere lana diziplina arteko eta erakunde arteko ahaleginen emaitza da, tartean daudela unibertsitateak, zentro teknologikoak, enpresak eta erakunde publikoak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia