euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Baskos de la Confluencia’ EEak ‘NotiBaskos’ buletina estreinatu du, bere hiru tailer berrien informazioa zabalduz

2019/05/03

Txikientzako sukaldaritza tailerraq
Txikientzako sukaldaritza tailerraq

PUBLIZITATEA

Neuquen, Argentina. Neuquen eta Cipolletti hirietako euskal gizataldea batzen duen ‘Baskos de la confluencia’ Euskal Etxeak erakundearen ahotsa izango den buletina kaleratu du apirilaren azken astean. Buletinak ‘NotiBaskos’ du izena eta lehenengo zenbaki honetan Euskal Etxeak eskaintzen dituen txikientzako sukaldaritza tailerrari eta mus eta paleta klaseei buruzko informazioa dakar. ‘NotiBaskos’ hileroko argitalpena izango da eta e-postaz helaraziko zaie kide eta lagunei.

Sukaldaritza tailerra 8 eta 12 urte arteko neska-mutilei dago zuzenduta eta euskal eta nazioarteko gastronomia irakasteko helburua du. Ekintza apirilaren 26an hasi zen eta lehenengo elkarretaratzean pintxoak prestatzen ez ezik, euskarazko hitz batzuk ere ikasi zituzten gaztetxoek.

Gastronomiaz gain, mus tailerra ere eskaintzen du Euskal Etxeak. Klase hauek ostegunetan dira, arratsaldeko 7etan. Pilota eskolak, ordea, hastear daude. Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, Plottier klubean.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia