euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Baskos de la Confluencia’ EEak Neuquen eta Limay ibaien elkargunera mendi irteera bat eginez hasiko du urtea

2016/12/28

 Neuquen eta Limay ibaien elkargunea
Neuquen eta Limay ibaien elkargunea

Urtea bukatzeko Euskal Etxeko batzuk eginiko bazkaria emankorra suertatu da, bertan proposatu baitzen 2017a hasteko mendi irteera. Aire zabaleko egun osoko proposamenak euskal etxeari eta eskualdeari izena ematen dion Confluencia mendixka hartuko du ardatz eta parte hartzaileak bertara igo eta Neuquen eta Limay ibaiak elkartzen diren naturgune ederra ikusiko dute, gero jaitsi, giro onean bazkaldu eta musean eta sokatiran aritzeko. Irteera erraza da, nahi duten guztiek parte har dezaten.

PUBLIZITATEA

Neuquén, Argentina. Euskal Etxea sortzen ari direnen artean giro ona eta elkar-ezagutza ari dira lantzen euren taldeari 'Baskos de la Confluencia' izena ezarri dioten Comahue aldeko euskal talde honetako partaideak. Urtea, euretako batzuk bildu zituen bazkari batekin itxi zuten, eta bertan atera zen, izan ere, 2017ko ekimenei hasiera emango dien lehenengo mendi irteera. Data zehatza erabat itxi ez bada ere, urtarrilaren azken astean da izatekoa, xinple beain ederra: aire zabaleko bazkari eta egunpasa antolatuko dute euskal etxeko lagunek Neuquen eta Limay ibaien elkargunean.

Elkarteko lehendakari Oscar Mendiberrik EuskalKultura.com-i azaldu dionez, “plana ez da gure hirien inguruan dagoen paisaje ederrean oinezko txangoa egitea baino, jakin badakigu-eta mendi irteera eta ibilaldiak egitea eta Ama Lurraren edertasunez gozatzea ere badela euskaldunek Euskal Herrian gauzatzen duten ohitura”.

“Goizeko partean ibaien ertzera iritsi eta itzalean kokatuko gara sua pizteko. Batzuk –sobera ibili nahi ez dutenak edo ezin dutenak– bertan geratuko dira eta besteok ordu eta erdiko ibilaldi bat egingo dugu, zailtasun baxukoa, Rio Negro Ibaiaren ertzean, bertan dauden formazio geologikoak eta dinosaurio eta arbola petrifikatuak ikusteko. Zuhaiztiak, Patagoniako Estepa eta Galeriako Basoa ere ikusgai izango ditugu, baita beste inon arruntak ez diren txoriak ere. Oinez egingo dugu Confluencia mendixkarainoko bidea, handik dagoen ikuspegi panoramikoaz gozatuz. Txango osoa gida aditu bat lagun egingo dugu, irteerari etekin hobea ateratzeko. Ondoren, hasierako elkargunera itzuliko gara, denok elkarrekin bazkaldu eta arratsaldez euskal joko, jolas eta kiroletan aritzeko, tartean, esaterako, musean eta sokatiran"

Aire zabaleko ekitaldi honetan parte hartu nahi dutenak email honen bidez kmunika daitezke abtolatzaileekin: baskosdelaconfluencia@gmail.com.

Mendi irteera, urte berriko lehena izango da, baina 2017ari begira, badabiltza beste zenbait porposamen dantzan: sukaldaritza eta txalaparta tailerrak eskaintzeko asmoak seno dirau, baita ere, guztia behar bezala ateratzen bada, Neuquen eta Cipolletti hirietako lehenengo Euskal Zine Zikloak. “Hauei eta beste zenbait proiektu eta ideiez hitz egin genuen urteko azken topaketan. Elkarretaratze polita izan zen eta 2016 honetan egin ahal izan ditugun aktibitateak gogoan, poz-pozik egin genuen topa”, azaldu digu Mendiberrik.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia