euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bartzelonako Zinemaldia.Cat-eko 2018ko Urrezko Txapelak 'Handia', 'Converso' eta 'Bi Txirula'rentzat izan dira

2018/02/20

Bartzelonako euskal zinemaren erakuslehio den Zinemaldia.CAT jaialdiko 2018ko kartela
Bartzelonako euskal zinemaren erakuslehio den Zinemaldia.CAT jaialdiko 2018ko kartela

PUBLIZITATEA

Igande gauean jaso dute aintzatespena hiru euskal pelikulek: Zinemaldia.Cat Euskal Zinema Jaialdiko Urrezko Txapelak jaso dituzten lanak izan dira: Jon Garaño eta Aitor Arregik zuzenduriko Handia, Fikzio Lanik Onenari eman zaion Urrezko Txapelari dagokionez. Filma "desberdintasunaren eta desberdin izatearen esanahiaren goraipen magikoa eta hunkigarria" dela nabarmendu du epaimahaiak. Bartzelonako Euskal Etxea da hiriburu kataluniarreko Zinemaldia.Cat ekimenaren antolatzaile.

Bartzelona, Katalunia. Dokumental sailan David Arratibelen Converso-k irabazi du Urrezko Txapela, "zinema hizkuntzaren erabileragatik eta kontrako norabidean doan istorioa islatzeagatik: fededun bilakatzen diren pertsonaiak hain justu kontrakoa gertatzen ari den momento historiko batean".

Azkenik, Bi Txirula, Iñigo Garcia Agirrezabalagaren pelikula, izan da Euskarazko Pelikularik Onenaren Azkue Fundazioa-Urrezko Txapela saria jaso duena. Epaimahaiak "proposamenaren xumetasuna" azpimarratu du, eta filmak "galderak sortzen dituen zinema estiloari keinu egiten diola" gehitu du, " Nor dira? Nongoak dira? Nora doaz? bezalako galderekin hausnarketa bultzatu eta mezu positiboa igortzen duelako: mundo hobe baten posible dela dioen mezua".

Jaialdiko epaimahaia aurtengoan Blai Morell (kazetaria), Barbara Destefanis (BCN Sports Film Festival), Lluís Marquès (aktorea), Bruna Cusí (aktorea) eta Joan Gonzàlez-ek (DocsBarcelona) osatu dute.

Urrezko Txapelak Zinemaldia.Cat jaialdiaren Sail Ofizialen amaiera ekitaldian banatu dira, Bartzelonako Girona Zinemetan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia