euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bartzelonako EE-ak zuzendaritza berritu du: Aitor Arruti lehendakari eta Jon Elordi lehendakariorde izango dira berriz

2008/06/17

Ostiraleko bilkura orokorrean zuzendaritza berria aukeratu zuten Bartzelonan
Ostiraleko bilkura orokorrean zuzendaritza berria aukeratu zuten Bartzelonan

PUBLIZITATEA

Joan den ostiralean ez-ohiko biltzar orokorra deitu zuen Bartzelonako Euskal Etxeak, zuzendaritza batzorde berria aukeratzeko hauteskundeak egiteko asmoarekin. Hitzorduak elkarteko kide asko bildu zituen biltzarrera eta aho batez aukeratu zuten zuzendaritza berria osatuko duen taldea. Euskal Etxeko iturriek EuskalKultura.com-i agertu diotenez ‘aurreko zuzendaritzako kide batzuk jarraipena izango dute, baina taldea osatzen duten 16 lagunen artean kide berri asko daude'. Karguan jarraituko duten bi kide Aitor Arruti lehendakaria eta Jon Elordi lehendakariordea izango dira.

Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxeak zuzendaritza batzorde berria aukeratu zuen joan den ostiralean egindako ez-ohiko bilkura orokorrean. Talde berria aho batez aukeratu zuten hara bertaratu ziren kideek. Hauek dira zuzendaritza berria osatzen duten kideak eta bakoitzaren kargua:

  1. Aitor Arruti Aizpurua - Lehendakari
  2. Jon Elordi Akortarrementeria – Lehendakariorde
  3. Jose Angel Odiaga Galletebeitia - Diruzain
  4. Joaquim Miralles Ivars - Idazkari
  5. Fernando Gallarzagoitia Otaduy - Bokala
  6. Ana Rodet Iraola - Bokala
  7. Ainara Hernandez Ezkerra - Bokala
  8. Larraitz Lizarazu Ibarguren - Bokala
  9. Itziar Arkauz Ugarde - Bokala
  10. David Fernández Ramos - Bokala
  11. Sara Galar Zulet - Bokala
  12. Oihane Astui Zulaika - Bokala
  13. Kepa-Luis Huarte-Mendikoa Fiol - Bokala
  14. Judit Gillamon Ponce - Bokala
  15. Oriol Clavera Riera - Bokala
  16. Dorleta Goya Goenaga - Bokala


hauteskundeak bartzelonako euskal etxea

[Biltzarraren ostean Euskal Etxeko kideek 'sopar social' izeneko lagunarteko afaria egin zuten, trikitilarien musikak lagunduta. Afarian Euskal Etxe dinamiko honen ekimen eta proiektu berriak izan zituzten mintzagai (argazkiak Bartzelonako Euskal Etxea)]


Lotura interesgarriak

Bartzelonako Euskal Etxearen bloga
http://blog.euskaletxeak.org

Bartzelonako Euskal Etxearen webgunea
www.euskaletxeak.org




« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia