euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bartzelonako Euskal Etxeak Korrika 15eko ekitaldiak jasoko dituen Argazki Lehiaketa antolatu du

2007/03/16

Bartzelonan egiten duten Korricursa bitxia
Bartzelonan egiten duten Korricursa bitxia

PUBLIZITATEA

Bartzelonako Euskal Etxeak Concurs Fotográfic Korrika a Barcelona lehiaketa jarri du abian, AEKren lasterketa euskaltzalea dela eta bertan antolatutako ekitaldien irudiak jasotzeko asmoarekin. Asteartean hasi ziren aipatu ekitaldiok eta martxoaren 24era arte luzatuko dira. Argazki hoberenak 300 euroko saria jasoko du eta irudi hoberenak Euskal Etxean izango dira ikusgai datorren apirilaren 13tik aurrera.
Bartzelonako Euskal Etxeak lehenengo Korrika Bartzelonan Argazki Lehiaketa antolatu du. Lehiaketaren gaia Euskal Etxeak Korrika 15 dela eta antolatu dituen ekimenak (kontzertuak, hitzaldiak, korricursa...) izango dira eta partehartzaileek irudietan jaso beharko dituzte ekitaldi hauek eta bertan bizitako giroa. Argazkiak koloretan edo zuri-beltzean izan daitezke eta CD formatuan aurkeztuko dira, 40x50 cm eta 254dpi-ko neurrian. Partehartzaile bakoitzak gutxienez 5 eta gehienez 20 argazki aurkez ditzake.

Lanak kartazal itxi batean aurkeztuko dira ezizen batekin eta lehenengo Bartzelonan Korrika Argazki Lehiaketa sailera zuzenduko dira. Barruan argazkien CDaz gain egilearen datuak ere agertu beharko dira, beste kartazal itxi batean gordeta: Ezizena, Izen-abizenak, NANa, Helbidea, Helbide elektronikoa eta Telefonoa. Kartazalak Bartzelonako Euskal Etxean utziko dira, Arc de Sant Vicenç z/g, astelehenetik ostiralera 11etatik 13etara eta 17etatik 20etara. Lanak bidaltzeko epea martxoaren 31an.

Epaimahaia Euskal Etxeko kideek osatuko dute eta aurkeztutako lan guztien artean 25 onenak aukeratuko dituzte finalista. Horien artetik aterako da irabazlea eta 300 euroko saria jaso. Saritutakoak Euskal Etxeak jarriko ditu zuzenean jakinaren gainean. Argazki finalista guztiekin erakusketa egingo da apirilaren 13tik maiatzaren 11ra arte, Euskal Etxean bertan, Placeta Montcada 1-3 kaleko egoitzan. (Sarrera Arc de Sant Vicens kaletik). Informazio gehiago:

Euskal Etxea Kultur Elkartea
Placeta Montcada 1-3 (Sarrera Arc de Sant Vicens kaletik)
08003 Bartzelona
Tel.- 93.310.22.00
Faxa-93.268.40.80
E-maila:barcelona@euskaletxeak.org


Lotura interesgarriak

Euskal Etxearen bloga
http://blog.euskaletxeak.org

Bartzelonako Euskal Etxearen webgunea
www.euskaletxeak.org

Korrika 15en webgunea
www.korrika.org

Joseba Tapiaren kontzertuak abiarazi du Bartzelonan Korrika katalana
BasqueHeritage-com-en martxoaren 14an argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia