euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Baldintzarik gabeko euren ostengua eskertu die EEko kideei Javier Clua La Platako lehendakari berrautatuak

2012/05/03

Euzko Etxeko idazkari Maria Fernanda Astigarraga, urteko balantzea irakurtzen, ondoan Javier Clua lehendakaria daukala (EEargazkia)
Euzko Etxeko idazkari Maria Fernanda Astigarraga, urteko balantzea irakurtzen, ondoan Javier Clua lehendakaria daukala (EEargazkia)
La Platako Euzko Etxea euskal etxeak Urteko Biltzar Nagusia egin zuen apirilaren 22an, iragan urte honetako Zuzendaritza Batzordearen jarduna baietsiz eta elkarteko zenbait kargu berrituz, horien artean lehendakaria bera. Agintealdi berrirako, orain arte lehendakari zen Javier Clua epe berri baterako hautatu zuten eta, berarekin aritzeko, idazkari segituko du Maria Fernanda Astigarragak, batzordean lagun izango dituztela, besteak beste, Sergio Ochotorena, diruzain, eta Patricia Pulido, diruzainorde.

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Aurtengo bilerari Zuzendaritza Batzordeko zenbait kide berritzea zegokion, tartean lehendakaria, idazkaria, diruzaina, diruzainordea [utzieragatik], hiru batzordekide titular eta beste hiru ordezko, baita Batzorde Kontu Ikuskatzaileko kide guztiak ere. Bildutakoek, Zuzendaritza Batzordearen lana baietsi eta, bozketaren ondotik, kargu berritzeari ekin zioten, ondorioz Zuzendaritza Batzorde berria honela geratu zelarik [berritutako karguak etzandako hizkiz agertzen dira]:

-Lehendakari: Javier Clúa
-Lehendakariorde: Jorge Batiz
-Idazkari: María Fernanda Astigarraga
-Idazkariorde: Iñaki Azkarate
-Diruzain: Sergio Ochotorena
-Diruzainorde: Patricia Pulido

-Batzordekide 1: Alfredo Larrañaga
-Batzordekide 2: Juan Carlos Zubia
-Batzordekide 3: Pablo Basualdo
-Batzordekide 4: Gustavo Ugarte
-Batzordekide 5: Marcelo Ochotorena
-Batzordekide 6: Miguel Unzurrunzaga

-Batzordekide ordezko 1: Celina Aguirre
-Batzordekide ordezko 2: Raúl Romano Larrañaga
-Batzordekide ordezko 3: Mariana Garcia
-Batzordekide ordezko 4: César Etcheverry
-Batzordekide ordezko 5: José Orbaiceta
-Batzordekide ordezko 6: Camila Pulido Olano

-Kontu ikuskatzaile titular: Rosa Ibarguren
-Kontu ikuskatzaile titular: Pedro Berrueta
-Kontu ikuskatzaile ordezko: Elsa Letamendi
-Kontu ikuskatzaile ordezko: Jorge Heguy

-Ohorezko epaimahaikide 1: Felipe Ochotorena
-Ohorezko epaimahaikide 2: Beatriz Aramayo
-Ohorezko epaimahaikide 3: Juan José Umarán
-Ohorezko epaimahaikide ordezkoa: Pedro Auzmendi

Aurreko Zuzendaritzako kide gehienek euren karguetan segitzea gauza positibotzat azpimarratu dute Euzko Etxeko arduradunek, izan ere, kudeaketaren segida eta plangintzarako abantaila nabari gisa ikusten baitute. Azpimarratu dute baita ere kargu berrietan %30a emakumeak izana eta baita ere gazte bat, 2011ko Gaztemundu programara La Platako EEtik joan zen Camila Pulido Olano batzordekide izateko hautatu izana.

Zuzendaritzaren eta bazkideen arteko komunikazio orekatua nabarmendu ostean, euskal etxeak La Platako herri eta komunitate osoari eskaintzen dion ekarpen baliosa gogoratu zuen, gizarte garapenaren lagungarri, eta baita ere elkartearen engaiamendua Euskal Herriaren eta euskaldunen aldarrikapen eta balio tradizionalekiko, euskal balio horiek ekarpen baitira laplatatar gizarte osoarentzat, adierazi zutenez.

Egun euskal elkartea 'kirolak', 'kultura', gizarte gaiak', hedapena' eta 'txikiak' sailetan antolatua dagoelarik, guztien arteko lan amankomuna aldarrikatu zuen, baita ere Euzko Etxearen eta La Platako gainerako erakunde publiko eta pribatuen artekoa, besteak beste eta bereziki ezinduen eta gutxien elkarteekin, gainerako gizataldeen elkarteekin eta beste herrietako euskal etxeekin.

Zuzendaritza Batzordeak espres goraipatu nahi izan zuen bazkideek emandako baldintzarik gabeko sostengua eta, oro har, euren borondatea, lana, ahalegina eta konfidantza.

Eguna bukatzeko, bertaratutakoak elkarrekin afaldu zuten Euzko Etxeko jangelan, etorkizunaren eta abian diren planen alde topa eginez.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia