euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bahia Blancako Union Vascak bere 120. urteurrena ospatu eta 2019ko Euskal Astearen datak baieztatu ditu

2019/02/06

Etxeko helduek eta txikiek egin zieten putz kandelei
Etxeko helduek eta txikiek egin zieten putz kandelei

PUBLIZITATEA

Bahia Blanca, Argentina. Urtarrilaren 29an bete ditu urteak Buenos Aires probintziako euskal etxe zaharrenak eta 29an bertan ospatu zuen, denboran zehar instituzioko kide eta protagonista izan diren garai guztietako lagunekin. Zorion mezu ugari jaso zituzten bahiatarrek urtebetetzea dela eta, tartean Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranbururena (mezua, hemen). Urteurreneko jaian, ekitaldiari hasiera emateko, Union Vascako Juan Manuel Lopetegui lehendakariak hitz batzuk luzatu zizkien ospakizunera bildutako lagunei eta segidan bere alaba Irunek, Aurreskua dantzatu zuen.

Afaria bukatuta, etxeko helduenak eta txikienak urtebetetze tartaren inguruan jarri ziren kandelei putz egiteko. “Oso une hunkigarria izan zen eta agerian utzi zuen gure etxearen muina: aitona-amonek utzitako ondarea zaindu, gogoratu eta transmititzea”, adierazi dute euskal elkartetik (urteurren jaiari buruzko informazio gehiago, hemen).

120. urteurrena ospatzearekin batera beste erronka polita dute aurten bahiatarrek. Izan ere, 2019ko Euskal Aste Nazionalaren egoitza eta antolatzailea izango da Union Vasca, azaroaren 4tik 10era.


[Irune Lopeteguiren Aurreskua (bideoa EE)]


[Union Vasca Euskal Etxearen 120. urteurren jaia (bideoa EE)]



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia