euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bahia Blancako Unión Vasca elkarteak bigarren aldiz eskuratu du Kolektibitateen Azokako stand onenaren saria

2007/11/28

Bahia Blanca euskal etxeko kideak Azokako standeko sagardotegian (argazkiak Union Vasca)
Bahia Blanca euskal etxeko kideak Azokako standeko sagardotegian (argazkiak Union Vasca)

PUBLIZITATEA

Unión Vasca Euskal Etxeko arduradunak pozik agertu dira elkarteak aurtengo Kolektibitateen Azokan eskuratu dituen emaitzekin eta esker ona azaldu diete ekitaldirako lanean jardun duten kide eta lagunei. Azokaren 7. edizio honetan elkarte euskaldunaren postuak Stand Onenaren saria jaso zuen, iaz lortutako postu bera berretsiz. Gainera, Kolektibitateen Erreginaren aukeraketan, euskal ordezkariak, Antonela Caponik, Lehen Aipamena jaso zuen.
Union Vasca Euskal Etxeak partehartze arrakastatsua izan du aurten ere Bahia Blancako Kolektibitateen Azokan. Bigarren urtez jarraian elkarteak Stand Onenaren saria jaso du, Euskal Herria eta euskal kulturari buruzko informazioa eta sagardotegia bezalako proposamen ludiko-gastronomikoak biltzen zituen postuarekin.

[Unión Vasca Euskal Etxeak kolektibitateen Azokan aurkeztu zuen standaren irudi bat]

Historiaurreko kobazuloa

Unión Vascak aurkeztu zuen proposamenak inguru oso berezira eramaten zuen bisitaria: Santimamiñe kobazulora (Kortezubin, Bizkaian). Bertan daude Euskal Herrian aurkitu dituzten historiaurreko margo interesgarrienetako batzuk eta irudi horiek aitzaki hartuta euskaldunen jatorria eta historia ekarri zuten gogora Union Vascako kideek.

[Unión Vascako kide batzuk Santimamiñe kobazuloa gogorazten zuen standean ]

Erreginaren aukeraketa

Bestalde Euskal Etxeak emaitza ona lortu zuen Kolektibitateen Erreginaren aukeraketan ere. Bahia Blancako euskal komunitatearen ordezkari gisa Antonela Caponi euskal etxeko kidea agertu zen eta taulagainean euskal dantza erakustaldia eskaini zuen. Gazte euskal-argentinarrak lehiaketako Lehen Aipamena jaso zuen, eta Mallorkako Etxearen ordezkariak jaso zuen Erreginaren titulua.

[Goiko irudian Antonela Caponi euskal dantza erakustaldia eskaintzen Kolektibitateen Erreginaren aukeraketan]


Lotura interesgarriak

Unión Vascak 'Del caserío al Guggenheim'-ekin irabazi zuen 2006ean
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko urriaren 23an

Unión Vascak bere 58. urteurrena ospatzen du
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko abuztuaren 10ean

Santimamiñe kobazuloari buruzko informazio gehiago
www.kultura.ejgv.euskadi.net


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia