euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Badator 2017ko ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ eta EuskalKultura.com-ek ere standa izango du bertan

2017/03/13

2017ko BACen afixa
2017ko BACen afixa

Datorren larunbatean, Mayo Etorbidea euskal-argentinar erakusketa erraldoiaren agerleku bilakatuko da seigarrenez. Buenos Airesko Udalak bultzatutako ekimenaren baitan, Laurak Bat Euskal Etxearen 140. urteurrena ospatuko du ekimenaren seigarren edizioak. Aurtengoan, EuskalKultura.com-ek ere standa muntatuko du Mayo Etorbidean eta sari eder batzuk irabazteko aukera ere emango die bertara hurbiltzen direnei. Buenos Airesen bazaude, ez galdu aukera eta hurbil zaitez une batzuk gurekin elkarbanatzera!

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Diaspora euskal argentinarraren argazki koloretsu bat atera ahal izango da datorren larunbatean Buenos Airesen, hiriko zein barnealdeko euskal etxeen eta elkarteen lankidetzari esker. 'Buenos Aires celebra al Pais Vasco' (Buenos Airesek EH ospagai' ekimenaren helburua, Buenos Aireseko herritarrei gaur egun hirian eta Argentinan lantzen eta garatzen den euskal diaspora eta kultura biziaren lagin bat eskaintzea da. Karia horretara, adierazpen ugariri egingo zaio leku Mayo etorbidean, publikoak ezagutu eta gozatzeko aukera izan dezan. Dantza eta musika tradizionalez gain plater tipikoak, sukaldaritza klaseak, txikientzako ekintzak, jantzi tipikoen erakusketa, argitalpenei eta genealogiari buruzko informazioa eta herri kirolak eskainiko zaizkie bisitariei. Euskarak ere izango du bere tokia jaian, besteak beste Euskal Herrian martxoaren 30ean abian jarriko den 20. Korrikaren aldeko aktibitate batekin.

Aurreko bost edizioetan gertatu legez, EuskalKultura.com-ek ere elkarretaratzean hartuko du parte; aurrekoetan bezala, ekitaldiei buruzko informazioa emanez eta bertako kronika eginez. Aurtengoan, baina, momentu zailetan ahalegin berezi bat eginez eta 'Buenos Aires celebra al País Vasco' edo ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ festa honetan estand ipiniz, kronika lana bertatik zentralizatuz eta harreman zuzenak izanez gure irakurleekin eta publikoarekin. Zozketak eta dinamizazio ekintzak ere gauzatuko ditugu; beraz, jaialdira bazatoz, ez aldegin guri bisitatxoa egin gabe, gustu handiz hartuko baitzaitugu!

PARTE HARTZAILEAK ETA PROGRAMA

Hona 2017ko BACen hartuko duten parte euskal etxe, elkarte eta erakundeen zerrenda.

Musika taldeak
-
Lagun Onak Abesbatza
-Ixilik
-Zutarriak

Dantza Taldeak
-Buenos Airesko Eusketxe-Ekin Dantzari Taldea
-La Platako Euzko Etxea
-Chascomuseko Zingirako Euskaldunak
-Cañuelasko Denak Bat
-Lomas de Zamorako Denak Bat
-Jose C. Pazeko Toki Eder
-Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat
-Buenos Airesko Euskaltzaleak
-Bahia Blancako Unión Vasca
-Rosarioko Zazpirak Bat
-Pergaminoko Lagun Onak
-Chivilcoyko Beti Aurrera
-Euskal Echea Ikastetxea
-Chacabucoko Guillermo Larregui
-Maipuko Anaitasuna
-Lapridako Lagunen Etxea
-Buenos Airesko Laurak Bat

Stand Gastronomikoak
-
Laurak Bat
-Euskaltzaleak
-San Nicolaseko Euzkal Etxea
-Sagardi Jatetxea
-Txindoki taldea (talde gastronomikoa)
-Burzako Jatetxea
-Haritza Jatetxea
-Rosarioko Zazpirak Bat Jatetxea
-Getxo Jatetxea
-Club Burzako Jatetxea
-Markina esnekiak
-Mesedez Jatetxea, eta kafe eta tartak, Izozkiak eta zukoak, txibierroak eta Itsaskiak

Artelanak eta euskal produktuak
-
Eliana Dubarry
-Andrea Meana
-Virginia la Orden
-Iparraldeko Euskal Etxean eskuz egindako baserriak
-Gure Gutiziak
-El Vasquito Paletak
-Granalla abarkak
-Over Trails Turismoa
-El Mundo esnekiak

Erakundeak
-
Laurak Bat
-Eusko Jaurlaritzaren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritza
-Euskal Echea Ikastetxea
-FEVA
-Nafarroako Gobernua
-EuskalKultura.com
-FECOBA

Kultura
-
Euskara, kirolak, argitalpenak, genealogia, txiki gunea, Gure Esku Dago

PROGRAMA ORDUZ-ORDU

KALEAN:
-12:00etan, Euskal Echea Eskolako ikasleen kabalkada
-12:15etan, Agintarien agurra
-13:00etan, Korrika
-13:15etan, Ezpata-dantza eta Lore Arkuak (euskal etxe askotako dantzariak partaide)
-15:30etan, Fandango eta Arku Mistoak (euskal etxe askotako dantzariak partaide)
-17:45etan, Kalejira

OHOLTZA NAGUSIA
-12:30etan, Lagun Onak abesbatzaren emanaldia
-13:15etan, Txistularien emanaldia
-14:00etan, Dantza erakusketaren lehenengo zatia
-15:00etan, Zutarriak taldea (musika)
-15:30etan, Danborrada
-16:00etan, Ixilik taldea (musika)
-16:45etan, Dantza erakusketaren bigarren zatia
-17:30etan, Azken fandangoa

BIGARREN OHOLTZA
-12:30etan, Herri kirolak: aizkolariak eta sokatira
-13:15etan, Sukaldaritza Tailerra Itziar Aguirre eta Koko Egozkueren eskutik
-15:00etan, Txikientzako jolasak
-15:15etan, Sokatira
-15:30etan, Plazako dantzak Aitor Alava zuzendari

Facebook, Buenos Aires Celebra al País Vasco - Laurak Bat



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia