euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

BACen 9. edizioa hasteko orduak zenbatzen: irakur hemen jaialdiko egitarauaren azken bertsio eguneratua

2019/05/10

2019ko BAC
2019ko BAC

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. ‘Buenos Aires Celebra-BAC’ izenarekin ezaguna den jaialdia, argentinar hiriburuak eta hiriburutarrek kanpoko kolektibitateen omenez ospatzen duten festa bat da. Euskal gizataldearen kasuan, ordea, Buenos Aireskoak ez ezik, herrialde osoko erakunde, talde eta lagunen bilgarri eta erakuslehio da Mayo Etorbidean, Argentinan bizirik den eta izan ere taupada bizia duen euskal munduaren irudi panoramikoa ematen duen hitzordua.

Datorren igande honetan eta 9. urtez jarraian, euskal jaia eguerdian lehertuko da eta iluntzera arte izango du publikoak euskal kulturaren hainbat elementu eta osagai dastatzeko hamaika aukera: 300 bat dantzari eta lau musika talde tauletan; kalean, ehunka ikaslek argentinar eta euskal bandera erraldoiak zabalduko dituzte eta euskal etxe askotako jotzaileek joko duten danborradak Donostiako erritmoak plazaratuko ditu.

Euskal kirolek ere izango dute euren lekua, herri kirolek eta baita futbolak ere; standetan, lau sukaldaritza talde eta hamabost jatetxeren proposamen gastronomikoak dastatzeko aukera egongo da; eta hau guztia gutxi balitz, sukaldaritza klaseak ere emango dira… Eta nahi duenak genealogia ere landu ahal izango du, eta argitalpenak, euskara, irratia… zerrenda luzea baino luzeagoa da.

Beste behin, eguna iritsi da; 2019ko BAC jaialdia igandean da, 12:00etatik 17:00etara, Mayo Etorbidean, Bolivar eta Chacabuco kaleen artean. Hona, Laurak Bat Euskal Etxe antolatzaileak bidalitako egitarauaren azken eguneratzea:

Musika agertoki nagusian:
-Lagun Onak Abesbatza
-Ixilik musika taldeak
-Zutarriak musika taldea
-Txistulariak

Dantzak agertoki nagusian:
-Buenos Airesko Laurak Bat
-La Platako Euzko Etxea
-Chascomuseko Zingirako Euskaldunak
-Cañuelasko Denak Bat
-Lomas de Zamorako Denak Bat
-Euskal Echea Ikastetxea
-Jose C. Pazeko Toki Eder
-Mar del Platako Denak Bat
-Bahia Blancako Union Vasca
-Rosarioko Zazpirak Bat
-Necocheako Euzko Etxea
-Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldea
-Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat
-Chivilcoyko Beti Aurrera
-Chacabucoko Guillermo Larregui
-Buenos Airesko Euskaltzaleak
-San Nicolaseko Euzkal Etxea
-Pergaminoko Lagun Onak
-Maipuko Anaitasuna

Erakundeak:
-Eusko Jaurlaritza:Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritza, Sara Pagola ordezkaria eta Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria ordezkari
-Nafarroako Gobernua, Miriam Veguillas ordezkari
-FEVA
-Euskal Echea Kultura eta Ongintza Elkartea
-Fe Co Ba-Euskal Argentinar Ganbara
-Bilboko Athletic-en lagunartea (bi kamiseta zozketatuko dituzte)

Kultura, aktualitatea eta zabalkundea:
-Euskara. 'Zoriaren gurpila' euskaraz, jolasten euskara ikasteko
-Genealogia, euskal abizenei buruz informazioa
-Txikien Txokoa, jolasak, margotzeko gunea, makilaje artistikoa
-Irrati irekia, elkarrizketak
-Iparraldeko Euskal Etxea, Euskal Baserrien erakusketa
-Ekin Argitaletxearen liburuak
-Laurak Bat Euskal Etxea: Buenos Airesko eta Argentinako euskal sustraiei buruzko informazioa

Sukaldaritza:

Sukaldaritza klaseak: hiru klase eta dastaketa eskainiko dira, Zazpirak Bateko Itziar Aguirre eta Burzako jatetxeko Leandro "Koko" Egozkue, Amalur eta Lekeitio jatetxeetako Mariano Visus eta Laurak Bat-eko Eduardo Oliveto arduradun.

Euskal etxeetako lau talde gastronomiko:
-Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxea
-Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegia
-Buenos Airesko Ekin Kultur Taldea
-San Nicolaseko Euzkal Etxea

15 Euskal Jatetxe
-Lomas de Zamorako Agustín Muñiz
-Buenos Airesko Amalur Jatetxea
-Burzacoko Burzako Jatetxea
-Rosarioko Zazpirak Bat Jatetxea
-Buenos Airesko El Txoko de Natxo
-Buenos Airesko Getxo Jatetxea
-Lomas de Zamorako Indarra Jatetxea
-Buenos Airesko Sagardi jatetxea
-Buenos Airesko Lekeitio Jatetxea
-San Juango Nafarroa
-Buenos Airesko Sebastian Gomez
-Buenos Airesko Eusebia Ochoa
-Buenos Airesko Iñaki Uriburu
-Izozkiak
-Martinez kafetegia

Bestelakoak
-El Mundo (Esnekiak)
-Eusko Denda Laurak Bat
-Euskaltzaleak Denda
-Andrea Meana (eskulanak eta arropa)
-Virginia Laorden (eskulanak)
-Silvia Azpiazu (zilarrezko eskulanak)
-Adrian Castells (eskulanak)
-Gure Gutiziak (jakiak)
-Alpargatas Granalla (abarka eta txapelak)
-Euskal Herria Tour 2019 (Turismoa)
-(Euskal Herria) EH! Trip! (Turismoa)
-Mundaka Euskal Denda (arropa eta oroigarri tipikoak)
-J&J denda (arropa eta oroigarri tipikoak)
-Maria Laura Ferrari hestebeteak

Informazioa gehiago, Buenos Aires Celebra al País Vasco – Laurak Bat Facebook kontuan.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia