euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azulgo Gure Txokoak euskal immigrazioari buruzko klase bat eman zuen herriko 62. Zenbakiko Eskolan

2019/06/06

Isabel Bidegain Elortegui eta Cynthia Uberuaga 3. urratseko ikasleekin (argazkia EE)
Isabel Bidegain Elortegui eta Cynthia Uberuaga 3. urratseko ikasleekin (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Azul, Argentina. GureTxokoko kide den Cynthia Uberuaga andereñoak gonbidaturik, euskal immigrazioaz eta batez ere panpa argentinarrera iritsi zen euskal inmigrazioaz hitz egin zien Isabel Bidegain Elortegui irakasleak Azulgo 62. Zenbakiko Eskolako 3. urratseko ikasleei. Klasea honako galdera hauek erantzutean oinarritu zen: “Zer da euskalduna izatea?”, “Nondik eta zergatik etorri ziren euskaldunak?”, “Nola moldatu ziren herrialde berrira?”. Euskal jatorrizko jendeak Argentinari egindako ekarpenaz ere mintzatu zen irakaslea. Euskal Herriaren kokapen geografikoa eta euskarazko hitz batzuk ere ikasi zituzten neska-mutilek.

Bestalde, Gure Txokoa-ko lagunek jakinarazi dute joan den igandean egindako bazkaria zinez arrakastatsua izan zela eta esker beroak luzatu nahi dizkiete Isabel, Hilda, Horacio, Sonia eta Elisa bazkideei, sukaldeaz arduratzeagatik (argazkiak, hemen).

Ohiko Biltzar Orokorra ere iragarri dute euskal-azuldarrek. Bilera ekainaren 28an izango da, iluntzeko 7etan, eta 2018ko balantzea onartu eta gero Zuzendaritza Batzordea berrituko dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia