euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azken lau urteko argitalpenak aurkeztuko dituzte Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarrean, asteartean.

2007/07/18

Rubila Araya kazetari txiletarren liburuak 2005 urtean Andres de Irujo saria irabazi zuen
Rubila Araya kazetari txiletarren liburuak 2005 urtean Andres de Irujo saria irabazi zuen

PUBLIZITATEA

Azken lau urtetan burututako argitalpenen aurkezpena eginen dute Euskal Gizataldeen IV Mundu Biltzarraren bigarren egunean. Urazandi bildumak, Valparaiso (Txile), Montevideo (Uruguai) eta Ameriketako Estatu Batuetako euskaldunei buruzko ikerketak plazaratuko ditu, 1980-2005 urte bitarteko memoria mahaigaineratuko dute eta Afrika, Amerika eta Europako euskal aldizkariekin egiten ari diren digitalizazioaren berri ere emanen digute. Honetaz gain, Euskaldunak Munduan bildumaren 8. alea aurkeztu eta Euskal Etxeak aldizkariaren azken zenbakia ikusgai egonen da, emakume kirolariei eskainia.
• 'Arrojos, dichas y nostalgias. Vascos en el Valparaíso del siglo XX' (Euskaldunak Valparaison XX. mendean). 2005 urteko Andres de Irujo saria.

• Egilea Rubila Araya Ariztia kazetaria dugu, Txileko Valparaiso probintzian jaio zen 1977 urtean. Ikerketa hau bi eragileen eskutik sortu zen, batetik Valparaisoko Euskal Etxeak inguru horretako euskaldunen bizipenak biltzeko eta gordetzeko zuen nahia zela eta bestetik, ikerkerta historiko zabala burutzeko idazleak zuen grinatik.

• 'La Sociedad de Confraternidad Vasca Euskal Erria de Montevideo (Uruguai)' (Montevideoko Euskal Erria euskal anaitasun elkartea. 2006 urteko Andres de Irujo saria.

• Egileak Xavier Irujo Ametzaga eta Alberto Irigoyen Artetxe ditugu. Xabier Irujo Caracasen, erbestean, jaio zen, Franco hil ondoren bere senitartekoekin Euskal Herrira itzuli zen. Renoko Unibertsitatean Center For Basque Studies-eko irakaslea dugu. Alberto Irigoyen Montevideon jaio zen, 1959 urtean. Duraznoko Euskal Etxeko presidentea eta presidenteordea izan da eta Uruguaiko euskal komunitatearen ikerlari sutsua dugu. 1999 urtean ere, 'Laurak bat de Montevideo-1876-1898' idazlanarekin Andres de Irujo saria eskuratu zuen. Oraingo honetan, ikuspegi bikoitzetik aztertu nahi izan dute Uruguaiko euskal erakundeen historia: Euskal Erria euskal etxearen bizitza eta etxe horretan Eusko Jaurlaritzaren Montevidoko Ordezkariatzak izan ahal izan zuen eragina.

• Estatu Batuetatik, “NABO, North American Basque Organizations”

• Egilea Argitxu Camus dugu. 1980 urtean Zuberoan jaioa, Pabeko (Frantzia) Unibertsitatean Geografia eta Historioa ikasketak burutuak ditu eta gaurko egunean, Renoko Unibertsitateko Center For Basque Studies-en tesia egiten ari da. NABO erakundeak Ameriketak Estatu Batuetako 36 Euskal Etxe biltzen ditu. 1973 urtean sortu zen bi helburu nagusiekin: euskal kultura EABn mantentzeko eta bertaratutako euskaldunak batzeko.

• Aldizkarien digitalizazioa.

• Amerika, Europa eta Afrikan argitaratutako 134 aldizkari digitalizatuen aurkezpena ere eginen dute. Ekimen honen arduradunak Alberto Irigoyen eta Adriana Padrón ditugu.

• Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzak 1980-2005 urte bitarteko Memoria.
• Urazandi bildumarekin bukatzeko, Alexander Ugalde EHU-UPV Unibertsitateko Nazioarteko Harremanak-eko irakaslearen eskutik ezagutuko dugu arestian aipatu lana.

• Euskaldunak Munduan bildumako 8. alea.

Liburu honek hiru lan biltzen ditu: Juan Cruz Jaimeren 'Medio siglo de labor vasco argentina', Lorea Palacios Urquiolaren 'Vientos de libertad' erbersteratutako euskaldun talde baten odisearen berri ematen digularik eta Victoria Roitenburd Belacorturen 'En busca de la libertad' Soviet Batasunera abiatutako gerrako haurren historiaren kontakizuna.

• Euskal Etxeak aldizkaria

78. alea plazaratuko du hilabetekari honek. Bertan, emakume kirolarien inguruko elkarrizketak eta erreportajeak eskaintzen dituzte.

Lotura interesgarriak

Euskal Gizataldeen Mundu Biltzarraren egitaraua
euskalkultura.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 8an

Uranzadiren emaitza Emigrazio museoan
euskalkultura.com-en argitaratua 2006ko ekainaren 18an

Andres de Irujo Saria 2007
euskalkulturan.com-en argitaratua 2007ko ekainaren 18an

« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia