euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azken egunak Asmozeko bekak eskatzeko: %50 Zuzenbide ikastaroetan eta %100 Euskal Ikasgaietan

2007/09/07

Chacoko María Ofelia Mozzati abokatua, 2006ko CISCE ikastaroko kidea, Mariana eta Iñaki seme-alabekin
Chacoko María Ofelia Mozzati abokatua, 2006ko CISCE ikastaroko kidea, Mariana eta Iñaki seme-alabekin

PUBLIZITATEA

Asmoz Fundazioak eskaintzen dituen ikastaro birtualetan parte-hartu nahi duten Diasporako kideek azken egunak dituzte izena emateko. Ikastaro hauetako batzuetan, gainera, Diasporako kideentzako bekak eskaintzen ditu Asmozek: %100 Euskal Ikasgaien Ikastarorako (lehen Jakinet izena zuena) eta %50 Europar Batasuneko Zuzenbide Konstituzionaleko ikastarorako eta Giza Eskubidetan Aditua ikastarorako.
Asmoz Fundazioa EuskalKultura.com-ekin harremanetan jarri da, euren ikastaroetan interesa eduki dezaketen pertsonei Diasporako euskaldunentzako bekak eskaintzen dituztela gogorarazteko. Internet bidez egiten diren ikastaro hauetan parte-hartu nahi dutenek azkar ibili beharko dute baina, matrikulazio epeak itxi aurretik izena eman eta atzerriko titulazio agiriak helarazi behar dituztelako Asmoz-en egoitzara. Jarraian bekak eskaintzen dituzten ikastaroen informazioa ematen dugu, bakoitzaren izenemate eta matrikulazio epearekin batera:

Euskal Ikasgietan Ikastaroa (lehen Jakinet)

Ikastaroaren matrikulak 1.350 eurotako prezio dauka baina Eusko Ikaskuntzak %100a betetzen duten 20 beka eskaintzen ditu Diasporako kideeentzat. Hau ikastaroaren 8. edizioa izango da eta aurtengo berrikuntza nagusia antolatzaile diren Eusko Ikaskuntza eta UNED-i (Universidad de Educación a Distancia) Euskal Herriko Unibertsitatea ere batu zaiela da. Horrela, ikastaroaren titulazioa EHUkoa izango da aurten.

Ikastaroa azaroaren 15ean hasiko da eta 2008ko uztailaren 15ean bukatu. Matrikulazio epea urriaren 31an bukatuko da, baina izenemate epea IRAILAREN 28AN ixten da. Izenematea egiteko atzerriko titulazio duten ikasleek honoko inprimakia bete beharko dute eta kurrikulum labur batekin batera bidali, hona. Jarraian Asmoz Fundaziora honoko dokumentazioa bidali beharko dute: atzerritar titulazioa dutenentzako inprimakia; titulu ofiziala (Graduondoko ikasketen sarbide tituluaren fotokopia konpultsatua edo jatorrizko titulua eta bere fotokopia dokumentuak erkatzeko); eta izena, iraupena eta kalifikazioak aipatzen dituen irakasgaien Egiaztapen Akademikoa. Informazio gehiago, hemen.

Europa Batasuneko Zuzenbide Konstituzionalari buruzko ikastaroa (CISCE)

Kasu honetan matrikularen prezioa 1.350 eurotakoa da eta Asmoz Fundazioak %50ko bekak eskaintzen ditu Diasporako kideentzat. Matrikulazio epea urriaren 5ean itxiko da, baina izena emateko azken eguna IRAILAREN 14A izango da. Aurreko kasuan bezalaxe, atzerriko titulazioa dutenek eskatutako dokumentazioa bidali beharko dute Asmozera (tituluaren fotokopia konpultsatua; kalifikazioak aipatzen dituen irakasgaien Egiaztapen Akademikoa eta Ikastaro honi dagozkion inprimikiak). Informazio osoa, hemen. [Ezkerreko irudian 2005ean CISCE ikastaroa egin zuten Diasporako bi kide: Veronica Domingo (Mar del Plata, Argentina) eta Ricaro Marrero (San Juan, Puerto Rico)]

Giza Eskubidetan Aditu Unibertsitarioa Ikastaroa

Ikastaro honen prezioa 1.550,01 eurotakoa da eta matrikulazio epea urriaren 5ean itxiko da. Ikastaro honetan Eusko Jaurlazitzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak %50eko dirulaguntzak eskaintzen ditu arlo honetan lan egiten dute aditu, teknikari eta bolondresentzat, bai Euskal Herrian eta baita atzerrian ere. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubide Sailak %60ko bekak eskaintzen ditu lurralde honetan jarduten duten teknikari, profesional eta bolondresentzat. Izena emateko epea IRAILAREN 15EAN itxiko da eta atzerriko ikasleek dagokion dokumentazioa data hori baino lehen bidali beharko dute Asmozera. Informazio osoa, hemen.


Lotura interesgarriak

Euskal Ikasgaien Ikastaroa (lehen Jakinet)
http://jakinet.asmoz.org

Europar Batasuneko Zuzenbide Konstituzionalari buruzko ikastaroa
http://cisce.asmoz.org

Giza Eskubidean Unibertsitate Aditua Ikastaroa
http://dh.asmoz.org


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia