euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azaroaren 25a arte zabalik da epea Diasporan euskararen alde diharduten taldeak ENE sarira proposatzeko

2010/10/20

NABOko Euskara arduradun den Martin Goikoetxea 2009ko ENE saria eskuetan duela, ezkerrean zutik Valerie Arrechea NABOko lehendakaria, eta eskuinean, eserita, Mary Gaztambide lehendakariordea dituela
NABOko Euskara arduradun den Martin Goikoetxea 2009ko ENE saria eskuetan duela, ezkerrean zutik Valerie Arrechea NABOko lehendakaria, eta eskuinean, eserita, Mary Gaztambide lehendakariordea dituela

PUBLIZITATEA

Eusko Ikaskuntzak ENE saria banatuko du aurten ere Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an. Bostgarren edizioa izango da jada eta Euskal Herritik kanpo euskararen alde egiten duten erakundeak saritzea du helburu ekimenak. Hautagairen bat aurkeztu nahi duenak azaroaren 25a arte du epea. Iaz, NABOk, Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Elkarteak jaso zuen. Saria merezi duen talderik ezagutzen al duzu? Bidali bada proposamena!

Donostia-San Sebastian. Euskararen Nazioarteko eguna 1948. urtetik ospatzen da abenduaren 3an Eusko Ikaskuntzaren bultzadari esker eta erakunde honetako arduradunek egun bera aukeratu dute ENE saria banatzeko. Euskararen zabalkuntzan, irakaskuntzan eta sustapenean lan egin duen Euskal Herritik kanpoko erakunde edo pertsona bati ematen zaio sari hau.

Antolatzaileek aukeraketak "partehartze ahalik eta zabalena" izan eta "urtean zehar euskararen alde hainbeste ahalegin egiten duten talde txikiei bultzada" emateko nahia agertu dute. Aurreko edizioetan bezala hautagaitzaren bat aurkeztu nahi duenak gutun batean azaldu behar ditu bere arrazoiak (elkarteak euskararen alde zer egiten duen, elkartea eratu zeneko data, euskararen inguruan urtero egiten diren ekintzak, ikasle kopurua, argitalpenak, etab.) Gutunak bost orriko luzera izan dezake gehienez eta info@euskosare.org helbide elektronikora bidali beharko da.

Epaimahaia Eusko Ikaskuntzak izendatuko du eta azaroaren 25a arte jasotako hautagaitzen artean aukeratuko du sariaren irabazlea. Saria erakundearen lana aintzat hartzea eta burdin eta altzairuzko ENEren anagrama izango da, Nestor Basterretxea artistak diseinatua.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia