euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ayacuchoko Euskal Odolaren egoitza berria estreinatuta etxeko dantzari, bazkide, lagun eta hautetsiak partaide

2018/03/06

Euskal Odola Euskal Etxearen egoitza berriaren inaugurazioa (argazkia Ayacucho al Día)
Euskal Odola Euskal Etxearen egoitza berriaren inaugurazioa (argazkia Ayacucho al Día)

PUBLIZITATEA

Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxeko kideek asteburuan inauguratu dute euren egoitza berria. Inaugurazio ekitaldia elkartearen kalean egin da, eraikin dotorearen aurrean, publiko ugari lagun. Euskal Etxera sartzeko momentuan, Euskal Odolak-ek izan zuen lehenengo lehendakariak, Mariano Oillataguerrek, eta egungoak, Ignacio Echevarriak elkarrekin moztu dute zerrenda, Ayacuchoko egungo alkate Emilio Cordonnier eta alkate ohi Pablo Zubiaurre lagun (ikus argazki sorta)

Ayacucho, Argentina. Sei urteko itxaronaldia bukatu da. Euskal ayacuchotar askorentzat luze jo du baina itxaroteak bere fruituak dakartza eta lan ugari egin ondoren hiriko Sucre kaleko 1146a taupada sendoen egoitza da, Ayacuchoko euskaldunen ilusioak, dedikazioak, engaiamendu eta aurrerabide planek laguntza eta baliabide berri eta ongi izerditua lortu baitute euren komunitate eta gizataldearekiko ekarpena hobeto garatzeko. Eta egoitza joan den asteburuan inauguratuta, batere danbora galdu gabe, Ayacuchoko Txahalaren Festa Nazionalaren baitan elkarteak urtero antolatzen duen Euskal Peña egoitza berrian egingo da datorren ostiralean (honi buruzko informazio gehiago, hemen).

Inaugurazioa joan den igande iluntzean gauzatu zen, bi zatitan. Ekitaldi hasieran, erakunde askotatik helarazitako zorion agurrak irakurri zituzten; segidan, Argentinako ereserkia abestera gonbidatu zuten publikoa, eta horren ostean eta ekitaldiari koloreak eta musika jartzeko, Aurreskua dantzatu zuten etxeko dantzariek. Eskerrak emateko momentuan, Maria Nilda Martinez bazkideak hartu zuen hitza eta ondoren Emilio Cordonnier alkateak goraipatu zuen herriko erakunde bitartekarien lana eta garrantzia.

Egoitza berriaren ateak lehen aldiz irekitzeko momentuan, elkarrekin moztu zuten zerrenda Euskal Odolak izan zuen lehenengo lehendakari Mariano Oillataguerrek eta egungo lehendakari Ignacio Echevarria.

Beraiekin batera Ayacuchoko egungo alkate Emilio Cordonnier-ek eta Pablo Zubiaurre alkate ohiak ere hartu zuten parte une jakin horretan, “udal laguntzak eta tartean Zubiaurreren lankidetzak garrantzitsuak izan baitira prozesu honetan", adierazten digute Euskal Odolatik.

Kaleko ekintza bukatu eta gero, euskal egoitza barnera sartu eta ohorezko ardo bat eskaini zieten anfitrioiek gonbidatuei.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia