euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ayacuchoko EEak antolatuko du abuztuaren 18, 19 eta 20ean egingo den Argentinako Mus Txapelketa Nazionala

2007/08/06

Rolando Biasco eta José María Macchi izan ziren iazko Nazioarteko Mus Txapelketaren irabazleak  (argazkia M.Arrechea)
Rolando Biasco eta José María Macchi izan ziren iazko Nazioarteko Mus Txapelketaren irabazleak (argazkia M.Arrechea)

PUBLIZITATEA

Buenos Aires probintziako Ayacucho herriko 'Euskal Odola' Euskal Etxeak hartu du bere baitan Argentinako 29. Mus Txapelketa Nazionala antolatzeko lana. Abuztuaren 18, 19 eta 20ean gauzatuko den lehian Mundialerako ordezkari argentinarrak aukeratuko dituzte. Txapelketan parte hartzeko 300 pesoko izenematea ordaindu beharko du euskal etxe bakoitzak. Txapelketa Euskal Komunitateen Mus Federakundearen arauekin jokatuko dute.
Euskal Odola Euskal Etxeak abuztuaren 18, 19 eta 20rako antolatu duen Argentinako Mus Txapelketa Nazionalari buruzko informazioa jakitera eman du, Carlos Mariano Oillataguerre lehendakaria tarteko. Txapelketan parte hartzeko 300 peso ordaindu beharko ditu euskal etxe bakoitzeko ordezkaritzak. Muslariekin batera txapelketara etorriko diren familia kide eta lagunei dagokienez, baucher osoaren prezioa 300 peso pertsonako izango da. Honen barruan sartzen dira 5 otorduak (18 eta 19ko bazkari-afariak eta 20ko bazkaria) eta bi gau hotelean (18 eta 19a).

Txapelketako antolatzaileek Ayacucho ostatu kapazidade txikia duen herria dela eta horregatik parte hartzaileek lehenbailehen euren egonaldia konfiramtzea eskatzen dute. Horretarako Ayacuchoko Euskal Odolari jakin arazi beharko diote, beste euskal etxeen bidez, abuztuaren 10a baino lehen. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, e-maila bidali daiteke hona edo 02293-15531049 telefonora deitu (Mariano Oillataguerre).


Lotura interesgarriak

Euskal Odolako dantzariek Ayacuchoko kaleak girotu zituzten
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 9an

Argentina garaile 2006ko Munduko Mus Txapelketan
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko urriaren 26ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia