euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Australiatik Brasilera, hamabost euskal etxek bat egingo dute bihar Klasikoen IV. Irakurraldiarekin

2011/06/15

"Hamaika Pauso" eleberriaren irakurraldiaren afitxa
"Hamaika Pauso" eleberriaren irakurraldiaren afitxa

PUBLIZITATEA

Bilboko Arriaga Antzokian euskal literatura igoko da taulagainera bihar, Klasikoen IV. Irakurketa ozen eta etenik gabeari esker. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen ekitaldi honetan Ramon Saizarbitoriaren "Hamaika Pauso" eleberria irakurriko dute aurten euskal kultur munduko ordezkariek, euskara ikasleek eta literatur zaleek, goizeko zortzietatik arratsaldeko zortziak arte. Diasporak ere bat egingo du ekimenarekin, eta hamabost euskal etxeetako lagunek grabatutako pasarteak ikusi ahal izango dira egunean zehar. Ekitaldi osoa internet bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.

Bilbo, Bizkaia. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldiak 4. edizioa izango du bihar eta Arriaga Antzokian egingo den etenik gabeko ekitaldian Ramon Saizarbitoriaren "Hamaika Pauso" eleberria izango da protagonista. Diasporak leku nabarmena izango du ekitaldian, eta hamabost euskal etxek irakurraldian parte hartuko dute, aldez aurretik grabaturiko bideoen bitartez.

"Euskal Etxeak hasiera-hasieratik daude proiektu honetan", azaldu dio EuskalKultura.com-i Bilbo Zaharra Euskaltegiko Pedro Alberdik. "Euskal Etxeen presentzia oso garrantzitsua da, mahai bereko gonbidatu garelako eta euskarak diasporan daukan indarraren adierazgarri delako".

Hauek dira irakurraldian parte hartuko duten elkarteak:

-Santiago (Txile)
-Rio Cuarto (Argentina)
-Salto eta Montevideo (Uruguai)
-Itapevi-Sao Paulo (Brasil)
-Bahia Blanca (Argentina) eta Bogota (Kolonbia)
-Bartzelona
-Mexiko
-Boise (AEB)
-Sydney (Australia)
-Viña del Mar (Txile)
-Berlin
-Erroma
-Bordele (Frantzia)
-Mallorca
-Madril

Irakurraldia zuzenean ikusteko aukera izango da www.bilbozaharra.com helbidean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia