euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aurtengo bigarren zenbakia sareratu du La Platako Euzko Etxeko 'Eguzkia' aldizkariak: emaiozu begiratua!

2019/07/12

La Platako Euzko Etxeak plazaratzen duen 'Eguzkia' hiruhilabetekariaren 6. alea, 2019ko bigarrena
La Platako Euzko Etxeak plazaratzen duen 'Eguzkia' hiruhilabetekariaren 6. alea, 2019ko bigarrena

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. San Fermini buruzko editorial batekin sareratu da La Platako Euzko Etxeko 'Eguzkia' hiruhilabetekaria. Azalean ekaina dion aurtengo bigarren zenbaki hau, denboraldi berriko seigarrena da, euskal etxeak iaz bere izen historiko hau berreskuratu ostean. Gogoratzen du editorialak, La Platan, Sanferminak, uztailaren 14an ospatuko dituela Euzko Etxeak, meza batekin Guadalupe Elizan, ondoren txupinazoa EEko lehendakariaren eta elkarteko alkatearen eskutik, segidan bazkaria, musika. dantza eta erromeriarekin.

Ohi bezala, euskal etxeko azken boladako berriak dira Eguzkiak biltzen dituenak, makina bat. Horietako bat bereziki aipatzekotan, Euzko Etxearen 75. urteurrena. Efemeridea ospatzeko afaria maiatzaren 18an egin zen, Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu eta Euskadiren Argentinako ordezkari Sara Pagola partaide. Horrekin batera, 30 orrialdetan zehar, hamaika artikulu, erreportaia, iritzi eta irudi. Ikusmira ezazu!

Artikuluetako batzuk:

-Lo que nos une (José J. Saldías)
-Alubias de Tolosa (María Fernanda Astigarraga)
-La identidad baska (Luis Lúquez Minaberrigaray)
-La Iglesia y el Nacionalismo (Marcelo Ilarregui)
-Relaciones de Parentesco (Herminia Navarro eta Estefanía GFarizoain)
-El calentamiento global (Guillermo L, Villate)
-Tocados medievales vascos (Magdalena Mignaburu)
-El oasis (Susana Aramburu)

-Jaitsi edo irakurri aldizkaria pdf-n, hemendik
-Eguzkiaren aldi berriko zenbaki guztiak, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia